Aste Santuko oporretan, gurasoekin egun batzuk etxetik
kanpo igarotzen ditut urtero. Aurten Bartzelonara joatea erabaki dugu eta primeran
pasa dugu, baina gauza batek dezente gogaitu gaitu: jende gehiegi zegoen leku
guztietan eta ezin izan dugu bidaiaz nahi bezala gozatu. Hara joan aurretik bagenekien
hiri handi batean hori aurkituko genuela baina, hala ere, atentzioa deitu
zigun, izan ere, gehiegizkoa zela iruditzen zitzaigun. Bertako toki gehienak
(guztiak ez esateagatik) turistentzat daude bideratuta eta kaleetan kanpotarrak
besterik ez dira ikusten.
Hori dela eta, normala iruditzen zait urtean zehar
Bartzelona bezalako hiri handietan bizi den jendeak oporrak landa-inguruetan
pasa nahi izatea, hiriko egoera jasangaitza denez, han deskantsatu ahal izango
dutelako. Azkeneko turismo mota horrek luze darama merkatuan, baina azkenaldian
indarra hartuz doa eta badirudi modan jartzen ari dela.
Izenak dioen bezala, landa-turismoa edo "agroturismoa" delakoa landa-inguruan egiten den jarduera turistikoa da eta 1000 biztanle
baino gutxiagoko herrixketan kokatzen da. Bezeroak (Espainiarrak kasu gehienetan)
hoteletara joan ordez, turismorako prestatuta dauden landetxe edo baserrietara
doaz, eta jabeak izan ohi dira zerbitzua emateaz arduratzen direnak; horrela, giro
familiar horretan eta inguruko lasaitasunaz, bezeroak gusturago sentitzen dira.
Esan beharra dago horretan jardun nahi
duenarentzat aukera paregabea dela negozioa egiteko; dena den, ez dugu ahaztu
behar paisaia naturalei buruz ari garela hizketan, beraz, kontu handiz ibili
beharko ginateke bertako ingurune delikatua mantentzeko, izan ere, enpresa asko
edozer egiteko gauza izan daitezke, dirua tartean izanik, irabaziak lortzearren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.