Aurreko urteko estadistiken arabera kirolak inpaktu ekonomiko esanguratsu bat izan du Espainiako ekonomian. Futbolak, tenisak, txirrindularitzak, saskibaloiak eta beste zenbait kirol askoren bitartez diru sarreren handitze bat eman da eta krisi ekonomikoari eusteko baliabide gehiago eduki ahal izan dituzte.
Ohikoa den bezala kirol hauetaz gozatzeko ordaindu egin behar da, baina azken aldian fenomeno honi beste berri bat gehitu behar t, izan ere, kirola egiten duen jendeak gimnasioetan, arropan eta kirola egiteko lagungarriak diren produktuen erabilerak hazkunde bat eduki du, ekonomiaren mesedetan. Bestalde, turistek ere eragina izan dute kirol hauek ikusteko geroz eta jende gehiago etortzen baita. Europan mailan kirolaren sustapen bat egin nahi da, izan ere, kirolak ekonomiaren hazkundean izugarri lagundu dezakeen faktore bat da eta bestalde emplegua sortzeko tresna oso baliagarri eta garrantzitsu bat bihurtu da azkenaldian, batik bat, futbol mailan. Kirola ikusteak diru sarrera kantitate handi bat dakar, azken batean, kirol asko espektakulo kontsideratzen direlako. Egoera honek, telebisten eta patrozinatzaileen interesa piztu du.
Hau guztia kontuan hartuta, ondoriozta genezake kirola gaur egungo ekonomiaren motore nagusietako bat dela. Hortaz, kirolaren mundu mailan izan dezakeen garrantziaz ohartu beharko ginateke. Nik askotan defendatu izan dut, kirola azken aldian negozio bat bihurtzen ari dela eta horren adibide nabarmena da futbola. Futbolak sortzen duen dirua ikaragarria da eta ekonomiari izugarri laguntzen dion gauza bat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.