Gaur arratsaldean telebistan ikusi dudan iragarki baten hitzegin nahi dizuet. Iragarkian mantal txuridun gizon batek tostada bat presentatzen zuen. Gluten gabea eta "mas crujiente que nunca" zela zioen. Bukaeran mermelada untatu eta itxuraz garrantzitsuena zena azaltzen zuen: untatzerako garaian tostadaren iskina ez dela puskatu. Orduan gizonari begira zegoen jende guztia txaloka hasten da.
Hasieran grazia egin dit, txorakeri bat iruditu zaidalako. Gero konturatu nahiz iragarki horren marketing planak nola jokatu duen. Egia da egun txarra daukazun batean tostadaren iskina puskatzeak asarretu zaitzakela. Hala ere, nik dakidala, ez da inor hil kausa horrengatik. Iragarki honek marketinak eta publizitateak gaur egun nola funzionatzen duten argi eta garbi erakusten du. Egiten duten bakarra kontsumitzaileari behar berriak eta berez ez ditugun beharrak sortzea da. Edozer saltzea interesatzen bazaie izugarrizko produktu ona balitz bezala salduko digute, hori gabe bizi ezingo bagina bezal. Gauza da orain arte produktu horiek gabe ezin hobeto bizi izan garela.
Publizitatea iruzurrean oinarritzen da askotan eta kontuz ibili behar gara honekin. Ez dezagun inoi ahaztu zer den benetan behar duguna, izan ere, ondasun materialek ez gaituzte zoriontsuago egingo, ezta tostada perfektu batek ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.