2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Gerra ala dirua?

 Donald Trump magnatea Estatu Batuetako hauteskundeetara aurkeztu zenetik polemika asko sortu du gaiak. Iritzi ezberdinak entzun dira honen inguruan; batzuek burutik jota dagoela diote, besteek idolatratu egiten dute... Hauetako batean esaldi hau entzun nuen: gutxienez badakigu ez duela diruagatik egiten, soberan dauka horretatik! Oso ikuspuntu interesgarria iruditu zitzaidan, eta zer pentsatu eman zidan: agian bere interes propioengatik ez ezik, ingurukoen interesengatik jokatzen du. Irakurri nuen artikulu batek ideia hori zihurtatu zidan.

Gobernuan daramatzan hilabete eskas hauetan gauza asko egiteko denbora eman dio presidente berriari. Besteak beste, Mexikorekin dituen arazoen aurrean soluzio erradikal bat jarri, Siriako eta beste hainbat lekutako gerretan parte hartu eta hauek sustatu, etab. Bere azken mugimendua Ipar Korea probokatzea izan da, eta Koreak, espero bezala, gogor erantzun dio bonba nuklearrak zituela esanez. Baina Trumpi interesatzen zaiona ez da gerra, honek sortzen duena baizik: dirua. Guztiok dakigu ekonomia dela Trumpen "fuertea", eta nola ez, oraintxu lortu duen botereari probetxu atera dio. Artikuluan irakurri nuenez, Siriako gerran parte hartzeak (armak etab saltzen ere dirua irabazten du, baina hori beste kontu bat da) hainbat prezioen igoera suposatu du: petroleoaren prezioa %1,6 igo da, urrearena %1,2, Tokioko burtsa %0,4 igo zen, eta horrela beste gauza askotan. Argi dago presidente jaunak hori guztia aztertua izango zuela eta inork daki zenbat irabaziko duen guzti honekin. Ipar Korearuntz egindako mugimenduak ere ekonomian beste hainbeste gorabehera sortzeko besterik ez dira izan, dena bere interesen alde.

Ez dakit zer gertatuko den Donald Trump munduko potentzia handienetako baten presidente izanda, ez dakit ona izango den, edo katastrofe bat bihurtuko den. Dakidana da ekonomian izugarrizko eragina dutela gizon honek egiten dituen mugimendu guztiak eta argi ibili behar garela engainatzen gaituzten moduarekin. Gaur milioi erdi batzuk lortzeko egingo du, baina nork daki zer lortu nahiko duen bihar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.