Mileurista esaten zaio 25 eta 34 arteko adineko gazteari, unibertsitateko ikasketak dituena, etorkizunerako prest zegoena, hizkuntzak hitz egiten dituena. Langile mota horrek etorkizunerako planak zituen duela 10 urte, mila euroko lan batekin hasi eta gorantz joatea; baina krisiak harrapatu zituen, eta orain ez dira mila euro horietara iristen.
Mileuristaren terminoa Carolina Alguacilek asmatu zuen, bere belaunaldia deitzeko. Bera ere, bere adineko gehiengoak bezala, dirua irabazi, galdu, eta hainbat lan desberdinetan egin du lan. Hamar urteren ondore, konturatu egin dira bizitzak ez duela zergatik gorakako ordena jarraitu, eta orain dena galtzeko beldur hori ez dute galduko. Gaur egun soldata bat izateak ez du esan nahi bizitza aurrera aterako duzunik.
Fernando Angel Moreno irakaslea da, eta haren ikasle hoberenak atzerrira doazela lan bila aitortu du; izan ere, gaur egungo langileei gehiegi eskatzen zaie gero eskaintzen zaienerako.
Lehen mileuristak langile pobreak ziren Espainian, eta gaur egun, berriz zorionekoa kontsideratu behar da mila euro horietara gerturatzen dena. Horren eraginez Espainian lehen haurra izateko adina atzeratu egin da, 30 urterekin oraindik ez direlako gai inor mantentzeko.
Hala ere, kontrako ereduak ere badaude. Ruben del Campo, 25 urteko gaztea, egindako ikasketekin lotuta dagoen zerbaitetan ari dan lanean, mila euroko soldata baten truke, eta zorionekoa da besteen ondoan.
Gaur egungo gazteak, ikasketak bukatzen ari direnak, informatuagoak daude Espainiako egoerari buruz, eta prestatuagoak hasten dira lan bila, baina gehiengoa Espainiatik kanpo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.