2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Geocaching-a

GEOCACHING-A

Gynkana GPS izenez ere ezaguturikoa, gaur egun geroz eta ezagunagoa egiten ari den jolas moduko bat da. Baina zertan datza honek? Aplikazio honen erabiltzaileek altxorrak ezkutatzen dituzte mundutik zehar beste hainbat erabiltzailek aurkitu ahal izateko GPS baten laguntzaz.

Norbaitek jolas honetan parte hartu nahi badu, aplikazioan saioa hasi ondoren, altxorrak gorde edota aurkitzen hasi daiteke. Altxor hauetako bat ezkutatu nahi izanez gero, erabiltzaileak zelaian zein hirian ezkutatu dezake, ondoren GPSan puntu horren koordenadak ezarriz, bilatzaileek aurkitu ahal izateko. Bat aurkitzen dugunean, honek orritxo bat izango du eta bertan gure izena eta eguneko data idatzi behar dugu. Azkenik, altxorra bere lekuan utzi behar da berriro, beste erabiltzaileek ere jolastu dezaten.

Beste zenbait kasutan, orritxo horrekin batera, kutxa txiki bat ezkutatzen dute, bertan opari txikiak edukiz aurkitu duenak hartu dezan. Hala ere, oparia hartu ezkero, hartutakoaren balio bereko edo gehiagoko zerbait utzi behar da, atzetik datozten geocacher-ek zure eskubide bera izan dezan.


Badira beste objetu batzuk, "travelbugs" edo "geocoins" izenekoak, kutxatxo horietan gordetzen direnak baina ezin ditugu guretzako hartu, objetu horien baldintza bakarra beste altxor batean ezkutatzea delako. 

Abentura honen sortzaile David Ulmer dugu, gobernuko langile dena. Gizon honek, gobernuak erabilgarritasun selektiboa kendu ez zezan, langileei jolas hau proposatu zien. Beraz, langileentzako denbora-pasa zena, mundu osoko erabiltzaileentzako jolas bihurtu zen.

Aplikazio honek 5€ inguru balio du, baina bizitzen den esperientziarako nahikoa eta soberan. Beraz, abenturak gustuko badituzue, Geocaching-a da zuretzako aplikazio egokiena!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.