2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

APUSTUAK, NEGOZIO BIKAINA

Apustuak oso presente daude gaur egungo ekonomian eta zeresanik ez egungo gizartean. Apustuak askotan lotu izan dira "diru errexa" terminoarekin eta denborarekin ikusi da lotura hori erabat okerra dela. Hau gutxi balitz, asko adikzioan erori dira eta egunero dirutza uzten dute horrelako kontuetan. Kirol apustuak dira erabilienak, batez ere, futbola eta tenisa.
Esan ohi da pertsona batek urtean 290 euro inguru inbertitzen dituela apostu mota honetan. 2015eko datuen arabera, online bidez 8 milioi euro  inguru inbertitu ziren, eta horietatik 4 milioi inguru kirol apuestetan izan ziren, hau da, ikusi daitekeenez izugarrizko mugimendua sortzen du apustuak diruarekiko.
Nik pertsonalki askotan jolastu dut kirol apustuetan eta ondoriozta daiteke %99an galtzen aterako garela, Apustu mota hauek zerbaitetarako jartzen dira eta jendea ez da hortaz ohartzen edo kostata ohartzen da.

Beste batzuk nahiago dute kasioetara joan. Esam beharra dago kasioen erabilera geroz eta handiagoa dela eta  denboraren poderioz ekonomiaren sustentu bihurtzen ari dela. Horren adibide da,  denok ezagutzen dugun La Vegaseko kasino famatua. Munduko kasino zentral bihurtu da eta apustuetara adiktoa den jendetza biltzen da hor.

Hau guztia ikusita, esan dezakegu apustu enpresa bat montatzea negozio bikaina dela, izan ere, gizartean oso sartua dagoen ekintza bat da eta zoritxarrez hazten jarraituko duen zerbait da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.