Emakume txinatar bati 2.000 yuaneko (280€) isuna ezarri dio bere enpresak. Isunaren arrazoia haurdun geratu izana enpresarekin adostutako egutegitik kanpo.
Emakume honen egutegiaren arabera 2020.urtean tokatzen zitzaion haurdun geratzea. Baina 31urte edukita eta haurdun zegoela jakiterakoan haurdunaldiarekin jarraitzea erabaki zuen, dena den emakumeak baja artu zuen, baina bere lanpostura itzultzerakoan enpresak aurretik aipatutako isuna ezarri zion, honako hau bere soldatatik hartuko zitzaion.
Enpresak bere burua justifikatzeko eman duen arrazoinamendua honako hau izan da: enpresak 25 langile dituela, eta horietako 17 emakumeak, beraz emakume guztiak batera haurdun geratuko balira enpresak ezingo zuela bere erritmoarekin jarraitu enpresarentzako galerak ekarriaz.
Enpresak esplikatu du bere nahia ez dela langileei haurdunaldiak debekatzea, jaiotzak planifikatzea baizik.
Autoritate txinatarrek berri hau zabaldu zenean, enpresak multa kentzea erabaki du eta jarraipen bat egitea erabaki du emakumen lanbide eskubideak ez baitditu betetzen, bitartean emakumeari isuna kendu diote.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.