2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

Arraste-arrantza

Arraste-arrantza itsasontzitik botatzen duten sare bat erabiliz arrantzatzeko teknika aktiboa da, arrastea egiten ari diren bitartean itsasontzia mugimenduan baitago.


XVII.mendean, jada, Ingalaterrako jakintsuek arrantza mota hau arriskutsua zela adierazi zuten. Gainera, teknika hau erabiltzen jarduten zuten arrantzaleak alfer bezala ezagutuak izan ohi ziren, sarea bota besterik ez baitzuten egiten. Arrantza mota hau itsasondoko arrainak errazago arrantzatu ahal izateko asmatu zen, jendeak jan beharra zuenez, janaria modu erraz batean lortzeko. 

Baina zer arazo sortzen dizkigu arrantza mota honek? Itsasoko ekosistema erasotzen du, espezie ezberdinetako arrainak arrantzatzen direlako, haundi zein txiki, inolako bereizketarik egin gabe. Honekin batera, itsasondoko koral zein paisaia guztiak hondamendira eramaten ditu arrain hauen habitat eta elikadura-bideak txikituz. 

Nahiz eta herrialde askotako gobernuek arraste-arrantza debekatu, oraindik baimenduta dagoen beste askotan teknika suntsigarri honekin jarraitzen dute. Hau dela eta, Greenpeace talde ekologista, gogor ari da lanean, arraste-arrantza arrantza-iraunkor bihurtu dadin. 

Arrantza-iraunkorrak nahi dugun arrain espeziea arrantzatzen du beharrezkoa dugun kantitate eta moduan, bestelako espezieei inolako kalterik sortu gabe, horrela, ekosistema-zikloak mantendu egiten dira inolako hausturarik sortu gabe.

Arraste-arrantzak erasotako espezie batzuk algak, itsas-landareak, anemonak, edota "esponja" deiturikoak izango ziren ezagunenak. Hala ere, badira beste espezie handiago batzuk itsas-zizare, itsas-triku, dordoka eta krustazeo bezalakoak. Zenbait hegazti ere harrapatu izan ohi ditu arraste-arrantza honek.

Beraz, arrantza mota honen aurka lagundu nahi izanez gero, hainbat talde ekologista dabiltza lanean gure kolaborazio eske. Zeren zain zaude?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.