EROSKETAK
Agrikulturako ministroak argitaratutako lan batean, egiten ditugun erosketen azterketa eta hori aldatzeko hainbat truko eskaintzen dizkigu.Kalkulatu duenez Espainian bizi den pertsona bakoitzaren batazbestekoa urteko ellikadurari dagokionez 1528€ koa da .Hona hemen zenbait laguntza erosketa zentzukoak egiteko.
1: Erosketa guztiak super berdinean egitea. horrela eskaintzen dituzten abantaila guztiak aprobetxatu ahal izango dituzu,bestalde rutina bat sortzen du eta honek eguneroko edo asteroko erosketetan dinamismoa eskaintzen du ,hau da denbora gutxiago beharko dugu erosketak egiteko.Gainera leku ezezaguna bada gauza bakoitza aurkitzeko beharko dugun denborak behar ez ditugun gauzak erosten bukatuko dugu.
2: Online erosketak.Fenomeno berri hau asko zabaltzen ari da mundu osoan zehar ,batez ere hiri handi eta hertainetan.Ekonomikoki ez du onurarik ekartzen orokorrean,baina denbora asko aurreztuko duzu eta normalean ez dituzu behar ez dituzun gauzak erosiko.
3: Jakitegi egokia izatea. hau da janaria gordetzeko leku handi bat,horrela askoz gutxiagotan joan beharko duzu erosketa egitera eta denbora asko aurreztuko duzu.Beste alde batetik hainbat eskaintza aprobetxatu ditzazkezu kantidade handiak erosi ezgero.
4: konstantzia: Hau ere oso garrantzitsua da, aurrezteko balio dizun oro aprobetxatzea eta gutxinaka gutxinaka aurreztea lortuko duzuna handia izango da,urtean 1528€ tik asko aurreztu daiteke txorakeri gutxiago erosi eta eskaintza egokiak aurkitu ezgero.
5: Erosketa lista prestatzea joan aurretik.Hau da aholku ohikoena baina garrantzitsuenetako bat,denbora ugari aurreztuko duzue eta batez ere behar ez dituzun gauza mordoa ez dituzu erosiko.
6: noiz joan erosketetara. Hau da beste aholku oso garrantzitsu bat, familia bakoitzean ezberdiana bada ere, baldintza ezberdinetan bizi garelako.Gomendagarriena bazkaldu edo gosaldu ostean joatea da, inoiz ez gose garenean, txorakeriak besterik ez ditugu erosiko eta.
Presarekin gabiltzanean ere momentu txarra da,eskaintza ugari ikusiko ez ditugulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.