2017(e)ko maiatzaren 6(a), larunbata
Zerga berriak
2017- rako aldaketa esanguratsuenak alkoholaren igoera eta baita tabakoarenak dira,orain arte oso garestiak baziren orain are garestiagoak izango dira, nahiz eta igoera zentimoetakoa izan asko kontsumitu ezkero igeri da aldaketa, gasolinaren igoerak bezalaxe. Edari azukredunak,coca-cola bezalakoek ere igoera jasan beharko dute, adin guztietako jendeari eragingo dio onek, alkohola eta tabakoa ez bezala edari azukredunak edozeinek kontsumitu baititzake, nahiz eta txarrak diren osasunarentzat, ez daude hain gaizki ikusiak ezta legalki debekatuak ere.Alkohola kafea eta tabakoaren igoerak populazioaren %90 ari eragingo dio, ia populazio guztiari, beraz ez zait ideia ona iruditzen igoera hau, gutxi batzuei egingo baitie onura soilik.Baina alde objektiboago batetik begiratua ideia ona da populazioak produktu kaltegarri hauek kontsumitzeari utz diezaioten,biztanleriaren osasuna eta bizi esperantzak gora egingo zuten.Baina alde ekonomiko batetik begiratu ezkero desastre bat izango litzateke, produktu horiek milaka milioi mugitzen baitituzte, milioika pertsona lanpostu gabe geratuko litzateke,bestalde estatuak ere diru askoz gutxiago edukiko luke,beraz beste inposturenbat igo beharko luke.ondorioz igoerak ekidingo nituzke,bakoitzak jakingo du zer den ona edo txarra bere osasunarentzat,munduan hitzeko milaka era daude,lehenago hil nahi duenak berak ikusiko du,baina lehen mailako beharrak diren produktuen zergak jaisteaz arduratu beharko lirateke,hori bai da benetan garrantzitsuena.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.