Iberdrola, denok dakigun bezala, lehia inperfektuko merkatuari
dagokion enpresa da, zehazki, zerbitzura bideratutako monopolio bat da. Honen
funtzionamenduari dagokionez, eskaintza, eskariaren azpitik mantentzen du, era
honetan, argiaren prezioa altu mantendu dezakeelarik. Hala ere, prezioa haren
esku dagoen arren, gehiegikeriak egiten baditu, administrazio publikoa
arduratuko da aurkako legea ezarriz.
Azkeneko albistea, hainbat egunkaritan argitaratu dena hain zuzen
ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak iberdrolak burututako iruzur
posible bat aztertzen ari dela da. Are gehiago, ustelkeriaren aurkako fiskalak bidali
du Auzitegi Nazionalera; era honetan, elektrizitate enpresa batek auzitegia
zapaltzen duen lehen aldia eman da. Auzitegi Nazionalean urtebete eta bost
ureko zigorrak jasan ditzakete.
Hori
guztia kontuan harturik, ez al da gutxiegi bost urte lapurrerian egoteagatik ordaindu beharreko zigorra? Nik pertsonalki uste dut gehiegizko askatasuna ematen zaiela enpresa
handiei orokorrean; argi eta garbi ikusten da horrek ez duela batere
laguntzen etorkizunari begira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.