Primark arropa enpresa Irlandarra da, Associated British Foods taldearen barnean dagoena. Arthur Ryanek sortu zuen 1969. urtean. Dublinen lehenengo denda zabaldu zenetik, izugarrizko zabalkundea izan du Europatik zehar. Bere berezitasun nabarietako bat arroparen prezio baxua da.
Aspaldi honetan Primark komunikabide askoren jo mugan dago lan baldintzei buruzko hainbat mezu aurkitu baitira marka honen arropa etiketetan. Mezuetan “lan baldintza iraingarriak” edota antzeko mezuak irakur daitezke. Hauek, etiketa ofizialaren atzekaldean josita dagoen beste etiketa batean aurkitu dira, adibiez, Rebecca Jones 25 urteko Galesdarrak erositako alkandora batean aurkitu zuen. Beste pertsona batek bere gona berrian “Lan ordu luzeak egitera behartuta” mezua irakurri zuen. Jantzi hauen helbideak Espainia eta Irlandari zegozkien.
Salaketa guzti hauek arreta handia piztu dute, atzera, enpresak arazoak izan baitzituen langile esplotazioagatik, garatu gabeko herrialdeetan hain zuzen. Bertan, langileak ordu luzeak egitera behartuta zeuden baldintza tamalgarrietan.
Azkenengoa, andra ingelesez batek bere soineko baten barnean aurkitu du. Kasu honetan, langile txinatarrek idatzia izan zen Primark enpresarentzat. Honela zioen: “15 ordu baino gehiago egiten dugu lan, eta txerri eta txakurrak bagina bezala gara tratatuak”. Guztiz etsita daude eta laguntza eskatzen dute egoera horretatik ater ahal izateko. Konponbidea jarri behar zaio arazo honi, egoera hori zabaldu ez dadin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.