2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna


Resultado de imagen de consumo

Gaur irakurri dudan artikulu batetaz erreflexio motz bat egin nahi dut. Dideron efektuataz eman dit berri, ez nuen ezagutzen, baina interesgarria iruditu zait. Honek, beharrezkoak ez zaizkigun gauzen inguruan egiten ditugun gehiegizko erosketei egiten die erreferentzia. Daukagun ohituretako bat da erostean sentitzen den plazer hori sentitzeko bakarrik gastatzea dirua. Testuan aipatzen zuen, jakintzat ematen dugula berrikuntzak beti izango direla aurretik geneukana baina hobeak, adibidez, ordenagailuen kasuan, beti espero dugu merkatura atera berri den aparatu berria, duela urte batzuk erosi zenuena baina hobea izatea, eta hala erosi egiten dugu, nahiz eta behar ez izan. Gehiago gustatzen baitzaigu daukaguna erakustea eta horretaz harro egotea. Eta honekin jokatzen dute enpresek publizitatea eta iragarki faltsu eta irrazionalak egiten, itsutu egiten gaituzte. Gehiegizko kontsumo honek inflazioa  eta beste hainbat arazo sakonak eragingo ditu, eta zaila izango da  konponbidea jartzea konturatzen garenerako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.