2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

ZAHARKITZAPEN PROGRAMATUA


Txelio Alcantarak etxetresna elektrikoak konpontzen egiten du lan kooperatiba batean. Honako hau dio gailuen zaharkitzapenari buruz:

Egia da gailu bakoitzak urte kopuru bat funtzionatzeko aurreikusita dagoela. Zuk gailu bat fabrikatzen duzunean, aurreikus dezakezu denbora batez funtzionatuko duela; erabilitako materialak eskasak badira, iraupena laburra izango da. Gaur egun kostuak merkatzea da helburua, mundu honetan gauza merkeak baitira saltzen direnak. Eta gauza merkeak labur iraungo du. Begiratu hozkailuari eta kablea laburra bada, badakizu hozkailua txarra dela.  

zaharkitzapen programa bilaketarekin bat datozen irudiakKablean aurrezten badute, gainerakoan ere bai. Hemen esan ohi dugu pisuaren arabera jakiten dela garbigailu bat ona ala txarra den. Xaflan dirua inbertitu badute, bestean ere bai. Fabrikatzeko era da gakoa. 

Gainera konpongarritasuna gero eta txikiagoa da.Adibide bat: orain 20 edo 40 urteko hozkailuak atalez atal desmuntatu zitezkeen, oso-osorik. Gaur egun, berriz, gas hodia ezin da bereizi, hozkailuaren gorputzaren barruan dagoelako. Eta gas-hodiaren matxura da hozkailu batek izan dezakeen matxura larriena. Gertatuz gero, gaur egun ez dago konpontzerik. 

Horren guztiaren helburua gehiago saltzea da. Gehiago saltzeko helburua duen sistema kapitalista batean bizi baikara. Gauzek nahi beste iraun dezakete. Lehenbiziko garbigailu patentea orain dela 300 urte aurkeztu zuten. Ez esan niri 2016an ez garela gai bizitza osoa iraungo duen garbigailu bat egiteko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.