Geroz eta gehiago dira ustelkeriaz zikindutako Espainar politikariak. Korrupzioa gure gizartean oso errotuta dagoen arazoa da. Urtea hasi denetik ez da denbora asko igaro, baina azken aste hauetan berriro ere gogor astindu du diru zuriketak Espainiako Alderdi Popularra. Alderdiaren kongresua hasi zen egun berean argitaratu zuten Gürtel kasuko buruei hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zietela. Hala ere, kartzelako zigor horiek itxura hutsa izaten dira gaur egun. Ate batetik sartu eta bestetik atera ohi dira. Gainera horri gehitu behar zaio, lapurtutako diru gehiena ez zaiela kentzen.
Beharragatik lapurtzen duenari "lapur" etiketa jartzen zaio, ekialde hurbileko herrialde askotan eskuak mozten zaizkio lapurrari. Politikari iruzurtigile hauek ordea oraindik eta aberatsago lapurtzen dute, luxuzko bizitza bat izateko. Zigorra ordea ez doa lapurtutako kantitatearen proportzioan. Kantitateak ez dira berdinak ezta gutxiago ere. Beharra duenak janaria, lehen mailako beharrak asetzeko produktuak lapurtuko ditu. Ustelkeria kasuetan ordea beharra al da lapurtzera bueltatzen duena? Egia san ez dut uste, baina gizarte hau ez da inora iritsiko bizitzako beste edozein momentuk diruak baina garrantzi gutxiago badu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.