2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

"KATALUINAR ERREPUBLIKA", EMPRESEN ETA HERRIEN HONDAMENDI

"KATALUINAR ERREPUBLIKA", EMPRESEN ETA HERRIEN HONDAMENDI

Ekonomia herrialde bat gidatzen duen motorra da. Herrialde guztiek ekonomia sasontsu eta oparo baten aldeko politikak martxan jartzen dituzte nahiz etam segursaski gure ideologia edo pentsaera politikoarekin bat ez egin. Gaur egun Espainia bizi duen krisialdi politiko handiena, Katalunian sortu den mugimendu independentista dela argi dugu. Baina jende ba al daki Katalunia estatu independiente bilakatu ezkero honako honek ekarri ditzaken kalte ekonomikoei buruz?

Jada badakigu Katalunia-ko gizartearen zati bat ez duela espainiar bezela bere burua kokatzen. Urriaren 1-erako legez-kontrako "erreferendum" bat martxan jarri dute alderdi independentistek (Junts Pel Sí eta CUP). Idea politikoak alde batera utzirik, honako honek empresei eta kataluniar ekonomiari ekarri diezaioken kalteari buruz hitzegin nahi nuke gaurkoan.

2012an esan dezakegu Artur Más-ek (Kataluinako Generalitateko Buru ohiak) erronka independentista martxan jarri zuela. Geroztik erronka honek Kataluinari ekarri dion kalte ekonomikoari buruz sakontzea beharrezkoa da. Azken urte honetan Kataluinatik joan diren empresak 802 dira guztira, gehingo hauek Madrilera edo Espainiako beste kokapen batera joan dira. Empresek bere interesak ez dituztelako babestuak ikusten independentismoa dela eta. 

Badakit irakurtzen hari zeraten batzuek empresen ihesen joera hau deslokalizazio industrialari lotuko diozutela baina ez du inungo zentzurik hau pentsatzeak. Bartzelona internazionalki ekonomikoki erakargarria eta ezaguna izan den hiriburua izan da. Kontuan izan behar dugu Espainiako Autonomia Erkidegoen artean kataluniak pisu gehin duen Autonomia dela, Madrilen haurretik nahiz eta BPG (Barne Produktu Gordin) oso antzeko duten.

Katalunia Estatu independiente bilakatuz gero ez zda Espainir Estatuaren barruan egongo. Honek esan nahi duena da, Katalunia Europar Batasunetik kanpo geldituko dela. Ez dakizutenontzat Europar Batasunaren funtsa instituzionalki, politikoki eta ekonomikoki geroz eta gertuago dagoen Europa baten alde egitea dela da. 

Katalunia lehenik eta behin Espainiako Gobernuaren errekonozimendua eedukitzea da. Espainiak errekonozimendua ematen badio, independentzia aitorpenarekin batera nazio gaineko erankudearen (Europar Batasuna, NATO, OMC) parte ez da gehiago izango. Ondorioz Kataluinak bere moneta propioa sortu beharko zuen: honek dakarren enestabilitati ekonomikoarekin batera. Eta ez hori bakarrik. Kataluniak Europa mailan dagoen merkataritza askearen itunari uko egingo zion ere independentzia lortu ezkero. Honek esan nahi du Kataluniako empresek beste herrialde batean saldu nahi dituzten produktuek zergak ordaindu beharko lituzkeela. Ez zen lehenengo kasua izango ezaguna den "Mugalde Efektua" independentzia hipotetikoak ekarriko zuen hondatze ekonomikoa gertatuko zela. Iragan hurbilean badaude kasu garrantitsuak aipatzeko. Munduak bizi izan dituen azkeneko independentziak, Sobietar Batasunetik (1991-an kolapsoa) sortu ziren Europako herrialdiek ditugu adibide bezela.

Independentzairen galera komertzial-ekonomikoak Sobietar Batasunaren sezesioa ondoren.

Txekiar Errepublika eta Eslovakia artean galera ekonomikoa (%66)
Letonia eta Errusia artean galera ekonomikoa(%55)
Eslovenia eta Yugoslaviaren artean galera ekonomikoa(%70)
Bielorrusia eta Errusiaren artan galera ekonomikoa (%80)
Bielorrusia eta Ukrania (%80)

Momentu batez imagina ezazue aipatu ditudan herrialde hauek empresak izango balira. Ze ondorio ekarriko zuen empresa batek bere salbenten %70-eko galera izatea? Empresak porrot egingo zuen. Gahinera ez det uste zentzuzkoa izango zenik empresentzat Katalunian bere produkzioak eta zeerbitzuak kokatzea. Honek herrialdearen zorra geroz eta handiagoak bilakatuko zuen porrot komertzialaren ondorioz, langabezia ikaragarri igoko zen baita ere, esan beharra dago aurreikuspenek esaten dutela orain duen %19 langabezia mailatik %39ra igoko zela, munduko langabezia maila handiena edukiz, 680.000 emplegu galduko zirela, honek sekulako murrizketa sozialak ekarriko zituen eta azkenik herrialdeko biztanleriak beste etorkizun baten bila joan beharko zela emigrazioaren bitartez...

Kataluinak esportatzen dituen 1/3, Espainiar estatuko beste lurraldeei saltzen dizkio. Bigarren posizioan Kataluinak Europar Batasuneko beste herrialdeei saltzen dizkie bere produktuak, eta baita ere, Europako (Europar Batasunetik kanpo dauden) beste herrialdeei. Jakin behar dugu Europar Batasunak merkataritza preferntzia itunak dituela herrialde hauekin eta Kataluina Espainiaren parte izateaz uzten badu, Europar Batasunetik kanpo geldituko zen, ondorioz azken hau ondamendi ekonomikoaren beste kausa bilakatuz. Imagina dezakezute Kataluniako herritarrei egoera honek ekarriko zien ondamendia.. Nola egingo du aurrera kompetentziak ez dituen empresa batek? Espainiak eta Espainiak Europar Batasunaren barruan empreseei ematen dien segurtasun ekonomikoetatik kanpo?

Eta hau ez da empresa bat, Katalunia da, tristea den arren. Gure anaiak dira, dibertsitasunez eta aniztasunez beteriko herrialde bat osatzen dugu. Desberdinak gara bai, baina hori egiten gaitu berdin, eta nere ustez aniztasun kultural, linguistiko eta ekonomikoek oparotasuna ekartzen dute herrriari.

Horregatik ESAN EZ KATALUINAKO INDEPENDENTZIARI! Ez dezagun geure etorkizun oparoa zapuztu, goazen geurea dena zabaltzera! Dibertsitatea eta fraternitatea gidari bezela!

E PLURIBUS UNUM
ANITZEN ARTETIK, BAT
DE MUCHOS, UNO
DE MOLTS, UN

Espainiak Kataluniarekiko bizi duen egoerari buruz kezkatua baldin bazaude honako eztabaida hau ikustea gomendatzen dizuet. Cara a cara García-Margallo vs Oriol Junqueras

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.