INDITEXEK FEMINISMOARI ISEKA
Gaurkoan asko haserretzen nauen gai bat ukitu nahiko nuke. Niretzako gaurko gaia emakume guztiei iseka edo eta burla egitea da, baina batez ere feministei, hau da, emakume guztien askatasun eta duintasunagatik, historian zehar eta baita gaur egun ere borrokatu eta borrokatzen jarraitzen duten emakume guztioi. Historian zehar emakumearen papera gizartean gizonengan zapaldua izan da beti, patriarkatuak modu negatibo batean jokatu du gizartearentzat eta ondorioz, emakumeek gizonen menpe egon dira orain arte. Mugimendu hau XX. mendean agerikoa izaten hasi zen, baina historian zehar hainbat emakume izan dira feminismoa defendatu dutenak eta borroka honek gaur egun arte iraun du.
Gaur egun gertatzen ari dena da, Inditex bezalako enpresa kapitalistak borroka honen irudiaz eta sinbolismoz baliatuz onura ekonomikoak ateratzen edo eta lortzen ari direla. Niri pertsonalki ez zait bat ere bidezkoa iruditzen , beraiek bai dira lehenak emakumea zapaltzen eta gizarte matxista eta patriarkatu honek emakume guztioi inposatu dizkiguten estereotipo eta roletaz baliatzen lehenak. Beraiek bultzatzen bai dute emakume “perfektuaren” gaur egungo irudia eta beraiek direlako anorexia eta horrelako hainbat gaixotasunen errudun.
Inditexenak diren hainbat dendak ekoitzi dituzte horrelako kamisetak, azkena, Stradivarius (inditexen denda) izan omen zen, honako kamiseta honekin:
Lehen aipatu dudan bezala, lotsagarria iruditzen zait enpresen jarrera hau, nire iritziz ez da batere etikoa eta erabat hipokrita iruditzen zait, kamiseta hauek egiten dituzte gero beraiek erabat kontrakoa egiten dutenean eta emakumeon sufrimenduaz aprobetxatzen direnean. Inditexek bataz beste, urtean, 20.900 milioi euro irabazten ditu. Benetan izan nahi duzu guzti honen konplize? Zenbat balio du zurekiko errespetuak? Gonbidatzen zaituztet gai honekiko gogoeta bat egitera. Gainera, badaude beste deda txiki batzuk feminismoaren inguruko kamisetak egiten diuztenak eta gehienek, erakunde feministenak dira eta haietara eta erasoak sufritu dituzten emakumetara dirua bideratzen dutenak. Adibidez, nik honako hau aurkitu dut instragramen, eta horrelako hainbat daude: https://www.instagram.com/tintanegraserigrafia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.