ERABILITAKO LINKAK:
http://www.diariovasco.com/economia/empresas/inditex-gana-1366-20170920071820-ntrc.html
https://www.elespanol.com/economia/20160222/104239851_0.html
LANA:
"Diario Vasco " egunkarian irakurritako iragarki baten gaineko iritzia emango det.
Iragarkiak inditexen salmentei buruz hitz egiten du. Hasteko gustatuko litzaidake komentatzea ez zaidala inditex edo antzekoak diren multinazionaletan erostea gustatzen, arrazoi desberdinengaitik:
-Normalean mundu guztiak han erosten du eta ez zait atsegina egiten ni bezala jantzitako jendearekin topo egitea.
-Nahiz eta prezioak merkeagoak izan askotan denda txikien kalitatea askoz hobea da.
-Dendariekin dagoen erlazioa askotan minimoa da, eta konfiantza ere.
Egia da gauza asko dituela eta horrek arropa erostera joaten garenean denbora aurresten digu (batzuetan), baina, merezi al du? nire ustetan ez. Arropa denda txiki batean erosiz gero seguruaski herriko edo inguruko norbait "aberastuko" da, aldiz multinazional batean erosiz gero aberats bat gehiago aberastuko dugu, eta normalean ezagutzen ez dugun norbait izango da.
Nire ustetan multinazional guztiak helburu berdina dute, enpresa guztien monopolioa edukitzea eta gero produktuen prezioak igotzea. Hau facebook-ekin gertatzen ari da, komunikazio aplikazioak erosten ari da, eta monopolioa lortzen duenean, ordaindu behar izango degu edonori mezu bat bidaltzeko, gaur egun doakoa dena. Hau bera gertatuko dela uste dut, inditex edo beste enpresa batek, konpetentziari aurre egingo dio eta orduan arroparen prezioak igoko ditu.
Ikus daitekeenez lehen lauhilabetean aurreko urtean baino %9 gehiago irabazi dute, eta hau goruntz doa. Ikus daiteke arropa gehiena Banglades eta Txinatik ekartzen dutela, han lan egoerak ez dira batere onak, haurrak lanean jartzen dituzte, langileak esplotatzen dituzte... Baina eskulana askoz merkeagoa da, eta horrek errentagarritasuna igotzen du, enpresek nahi dutena.
Hau da nire iritzia, laburbilduz, nahiago det erosketak (bai janaria eta baita arropa ere) denda txikietan egitea, eta ez enpresa handietan inditexen modukoak.
2017/09/25
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.