2017(e)ko irailaren 29(a), ostirala


PLASTIKOA GIZARTEAN
        

          Gaur egun denok dakigunez gure gizartean plastikozko poltsen kontsumoa gehiegizkoa da.        Edozein erosketa egitera joaten garenean oso azkar eskatzen dizkiogu saltzaileari poltsak, horrek dakarren ondorioak jakin gabe; dena dela esan beharra dago gure gizartea geroz eta kontzienteago dagoela, hainbat elkarteri esker gure ingurumena zaintzera lotu digutelako, modu honetan esan beharrik ez dago bakoitza bagarela gai gure ingurumenaren kutsaduraz konturatzeko.

Urte batzuk daramatzagu ahaleginak egiten plastikozko poltsen kontsumoa desagertzeko; esate baterako gure herrialdean geroz eta jende gehiago ikusi dezakegu oihalezko poltsekin edo beste poltsa mota batzuekin. Honenbestez, gure munduari laguntzea besterik ez da.  Izan ere kontsumitzaile mota jakin batzuentzat, erosketa-txartelari zentimo gutxi batzuk gehitzea baino ez da, baino azken finean gai honetan ez diogu alde ekonomikoari begiratu behar baizik eta horrek gerora zer nolako kutsadurak dakarren gure munduarekiko, besterik gabe, argi izan behar dugu gu garela horren arduradunak eta gerora begira gure ondokoek ze nolako mundua utzi nahi diegun. Pauso bat eman eta gure pentsamenduak ireki behar ditugu gai guztiak bere osotasunean begiratuz. 
Beraz, argi dago gai honekin zeozer egin behar dugula eta horretarako hainbat estatuk poltsekin neurri batzuk hartzea erabaki dute, hain zuzen; plastikozko poltsen prezio minimoa ezartzea, modu honetan saltzaileek jakitun izan daitezen.

Egia da super merkatuek modu honetan, nahiz eta pentsatu pertsona batentzat ez dela ezerrez 5zentimo jartzea pixkanaka merkatua diru kantitate bat lortzen du eta nire ustez diru hori ez luke izan beharko merkatuarentzat, modu batean esanda aprobetxatu egiten direlako, baizik eta poltsen diru horrekin nik elkarte bateri emango nioke gure ingurumena aurrera atera dezan, kontuan hartuta denen egitekoa dela, edota gure naturarekiko hainbat aurrerapen egin dezaten.
Hurrengo urtean, estatuak erabaki du ez direla poltsak dohainik izango baiz
baizik eta lehen esan dugun modura,ordaindu egin beharko dira, beste estatu batzuetan berriz, aurreratuagoak daude gai honetan, adibidez; Portugalen.



DENOK BAT EGIN ETA AURRERA ERAMAN DEZAGUN GURE MUNDUA !!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.