2017(e)ko irailaren 28(a), osteguna

Enpresen explotazioa herrialde garatugabeetan.

 Gaurkoan amorrazio handia ematen didan gai bati buruz hitz egingo dizuet. Euskal herrian ez dut uste horrelako egoerarik gertatu denik, baina espainian, bai.  Eta egia esan lehen ez nion garrantzia handirik ematen baina informazio bila nabilela espero ez nituen astakeriak aurkitu ditut. 

Duela urte batzuk, enpresen egia argitara atera zen. Egia da, enpresa guztiak ez daudela nahaste honetan sartuak, baina multinazionaletako asko eta asko bai. Beti eman izan dute zer esana enpresa haundiek; gastuak nola murriztu, etekinak nola atera... Baina orain dela urte batzuk arte ez dugu jakin nola egiten zuten.

Enpresak adin txikiko ume eta nerabeen explotazioaz baliatzen dira beraien gastuak murriztu ahal izateko. OIT-en arabera 12miloi ume eta nerabek egiten dute lan explotatuta. Explotatu hitza erabiltzen dut, euskal herrian edo herrialde garaturen baten ordu jakin batzuk sartuta nahikoa izaten delako diru kopuru bat kobratu ahal izateko, baina herrialde garatugabe hauetan, ordu ikaragarri sartzen dituzte umeek. Gainera, lan hori egiteagatik enpresek ez diete kontratu legalik egiten, hau da, erdaraz esango genukeen bezala "timatzen" saiatzen dira diru gehiago aurrezteko. Beste alde batetik, lan egiteko dituzten egoerak ez dira egokiak, hasteko ume edo nerabe batek ikasten jardun beharko lukeelako.

Baina hala eta guztiz ere multinazional hoietan kontsumitzen jarraitzen dugu etengabe. Eta bestela, babestu egiten ditugu noizbaitean kontzientziazio kanpainaren bat egin dutelako, baina ez da hala. Hori beraiek egiten dituzten astakeriak tapatzeko soilik egiten dute.

Multinazional hauek nola funtzionatzen duten aztertu ahal izateko, kazetari batzuk infiltratu ziren komertzianteen papera eginez. Horrela lortu zituzten hainbat proba eta informazio. Barru-barrutik ikusi zuten nola funtzionatzen  zuten multinazional horiek denek eta horiekin "El libro negro de las firmas" liburua argitaratu zuten.

Liburu horretan agertzen diren firmatako batzuk hauek dira:Adidas, Nike, Levi's, Disney, Samsung...
Adibide bat jartzeagatik, Disney markaren 4 fabrika ilegal aurkitu zituzten Txinan; bertan, 18 urtetik beherako neskek egiten zuten lan, kondizio oso txarretan  eta 63€ hilean lortuz.

Injustizia honekin amaitu beharra dago. Aberatsek dirua eduki eta hala ere gehiago nahi dute eta pobreenetaz aprobetxatzen dira. Nahiz eta zergak eta ordaindu, enpresa hauen ekoizpen arloko egoerak onartezinak dira.
Beraz, zeuk, nola jarriko zenioke amaiera?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.