Publikazio honetan Robert Kiyoshaki enpresari eta idazlearen bibliografiaren inguruan eta bereziki bere liburu famatuenen inguruko iruzkina egingo dut.
Kiyoshakiren lehenbiziko libuarua "If you want to be rich and happy: don't go to school?" izan zen, 1992an idatzia. Izenburuan antzeman dezakegun bezala, liburu honetan, eskoletan eskaintzen ez den finantza hezkutzaren inguruko kritika sakona egiten du idazleak. Gazteek eskolan finantzien inguruko hezkuntzarik jasotzen ez dutela salatzen du eta hezkunta mota hau ezin bestekoa dela azaltzen du. Liburu honek polemika handia egin zuen, liburuak eman nahi zuen mezuaren interpretazio okerren ondorioz: hanbat pertsonak diruduna izateko eskolara joatea beharrezkoa ez zela ondorioztatu zuten eta ideia edo iritzi horren aurka agertu ziren. Bestalde, ez da hori Robertek liburuaren irakurketaren bidez zabaldu nahi duen mezua. Idazlearen ustetan eskoletan finatza hezkuntzari garrantziarik ez emateak, finantza eta diruarekiko ezjakintasun handia eragiten du pertsonengan eta egoera horrek ondorio latzak eragiten ditu gizartean. Bereziki hori da Robertek aldarrikatzen duena, eskolan finantza hezkuntzak betse gaien ezkuntzen garrantzia berbera jasotzea.
Nik Kiyoshakiren iritzia konpartitzen dut kasu honetan. Ados nago eskolan finantzen ikasketak inportantzia handiagoa izan beharko luketela defendatzen duen ideiarekin. Izan ere, hezkuntza mota hau gaztetatik gainontzeko ikasketak bezala jaso ez izanak, gizartean ezjakintasun, ignorantzia eta desorientazio handia eragiten duela iruditzen zait.
1997. urtean bere bigarren liburua, bere bibliografiako famatuena, argitaratu zuen Robert Kiyoshakik: "Rich dad, poor dad". Liburu honetan bere esperientzia pertsonaletik abiatuz, dirudunek beren ondorengoei erakusten dizkieten oituren eta ez horren dirudunek beren ondorengoei erakusten dizkieten oituren arteko konparaketa eta ausnarketa agiten du. Idazleak, bere bizitzan izan zituen bi aitek aurkeztu eta hauen oituren konparaketa egiten du. Batetik, bere benetako aita funtzionarioa zen eta diru asko irabazten zuen, baina bere aita pobretzat aurtzen du. Bestetik, bere lagun oberenaren aitak, bere bigarren aitatza diruduntzat hartzen duenak, ez zuen bere aita bioligikoak bezain lanpostu ona eta egonkorra eta ez zuen berak bezain beste kobratzen. Beraz idazlearen arabera, diruduna edo pobrea izatea ez da irabazten duzun diruaren araberakoa, oituren eta pentsatzeko moduen araberakoa baizik. Bere aita pobreak ez zuen aktibo eta pasiboen arteko aldea ezberdintzen eta bere etxea aktibotzat jotzen zuen, horrek dirurik ekartzen ez zionean. Gainera dirua lortzeagatik gogor lan egiten zuen. Bestalde bere aita dirudunak aktibo eta pasiboen aldea ongi ezagutzen zuen eta hauen kontrol handia zuen. Gaienera ez zuen diruagatik gogor lan egiten eta diruak berarentzat gogor lan egitea eragiten zuen. Ikasketa hau da Robertek liburu honen bidez irakurleari irakatsi nahi diona. Berak, bere aita dirudunaren bidea jarraitzea erabaki zuen, gainontzeko liburuetan, "Cashflow quadrant"en adibidez bidez bide hori jarraitzeko bideak eskeintzen dizkigu. Aurreko liburuan eskoletan finantza hezkuntza aztertzen duen bezala, honetan, gurasoek beren seme-alabei diruaren inguruan irakasten dietena aztertzen du.
Azkenik, "Cashflow quadrant" liburua aipatu nahiko nuke. Liburu honetan diruaren korronteak zeharkatzen dituen lau koadranteak definitzen ditu idazleak eta hauen ezaugarri eta propietateak nabarmentzen ditu. Lehenengo koadrantean langileak kokatzen ditu; bigarrenean berriz, enpresaburu profesionala; hirugarrenean, enpresaburu kapitalista eta azkenik inbertitzaileak, laugarren kuadrantean. Idazleak dioenez lehengo bi kuadranteetan kokatzen direnek, dirua lortzeagatik gogor lan egiten dute et zerga altuenak ordaintzen dituzte, beraz desfaborezituenak dira. Beste bi koadranteetan, diruak berak egiten du lana eta hauetan azpi sailkapen bat aurkitzen da: enpresaburu kapitalistek zergak ordaintzen dituzte, aurreko bi koadranteenak baino baxuakoak eta inbertsionistek ez dute zergarik ordaintzen. Bi koadrante hauek abantaila mordoa eskaitzen dute. Diruaren korrontea egokia izateko, koadranteen arteko ekilibrio bat eman behar du.
Liburu honek eskaintzen duen informazioa izugarri interesgarria iruditzen zait, diruaren korrontearen ikuspegi zabala eskaintzen duelako. Tresna oso baliagarria iruditzen zait edonorentzako, ondo interpretatu eta inteligentziaz erabiliz gero, languntza handikoa delako. Idazleak diruduna izateko 3. eta 4. koadranteak proposatzen ditu, baina hauen propietateei esker, koadranteen arteko konbinaketak ere oso interesgarriak lirateke.
Azkenik, idazle honek egiten duen lana izugarria dela iruditzen zaitela gehitu nahuiko nuke. Nire uste finantza hezkuntzan egiten ari den lana oso lagungarria eta aurrerakoia da.Oso interesgarria iruditzen zait autore honek bere liburuetan erakusten dituen kontzeptu eta ideia berriak, orain arte inon ez nuelako jaso hauen inguruko informaziorik. Bereziki liburu honetan konpartitzen duen gogoeta, ikasketa berria da niretzako eta oso interesgarria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.