TRADIZIOZKO KOMUNIKAZIO BIDEEN ERORKETA
Gaur asko amorratzen nauen gai batetaz hitz egingo dut. Oraindik zer karrera edo zer ikasketak egingo ditudan jakin ez arren, niri betidanik deitu nau kazetaritzak. Asko gustatu izan zait komunikatzea, gauzak espresatzeko modu asko ezagutzea, nire ideiak aldarrikatzea, nire iritzia ematea, idaztea, irakurtzea, hizkuntzaren aberastasuna (dakidan neurrian) erabiltzea...
Horregatik, ikasketa hauei buruzko informazioa eduki nahian, kasualitatea eman zuen YouTube-n negoen bitartean, neska batek egindako bideo bat agertu zitzaidala. Bideo honetan, neskak Kazetaritzako karreraren bere lehen urteko esperientzia kontatzen zuen. Neska gazte hau, Youtuberra da. Gaur egun denok edo ia denok jakingo duzuen bezala, YouTube plataforma oso ospetsu bat da, non mota ugariko bideoak dauden. Neska honek bere tokitxoa bilatu du hemen barruan, eta erregularki zintzilikatzen ditu bideo ezberdinak. Konkretuki bere kanalean modari buruzko bideoak, lifestyle,(hau da; bere pentsamendu, eguneroko bizitzari buruzkoak) eta abar igotzen ditu. 300.000 baino jarraitzaile gehiago lortu du izatea.
Beno, goazen harira. Neskak, bideoan kontatzen zuen guztitik bi gauza nagusik deitu zidaten atentzioa. Batetik, kontatzen zuen bera unibertsitatera joan zen lehen egunetan, ikasle bakoitzari (Kazetaritako Graduan gutxienez) galdetu zietela ea zer kazetaritza motatan espezializatuko liratekeen ondoren, denbora bat pasata. Honi, gehienek informatiboko-kazetaritzan (teleberrietan,etab) lan egin nahi zutela erantzun zuten. Bigarren sektore arrakastatsuena, batez ere mutilen artean, kirol-kazetaritza edo kirolen ingurukoa izan zen. Hauek ziren bi espezializazio nagusiak.
Zehazki neska honek, modan jarduten duten kazetaria izan nahi luke (modari buruzko aldizkariren batean edo horrelako zerbaitetan lan egin). Beraz, moda esaten pertsona gutxitakoa izan zen bera. Baina, hori ez da dena. Dirudienez, hori esatean eta bere etorkizun ideiak aurkeztean, moda munduari erreferentzia eginez, begirada txarrak jaso zituen. Beste modu batera esanda, bere hitzak testualki esanez "Te miran como si fueras una niƱa tonta". Hau oso injustoa eta bidegabekerizkoa iruditzen zait. Besterik Gabe, datu hauek harritu egin naute.
Beste alde batetik, bideoan baita kontatzen du ere, nola Unibertsitateko irakasleak irainduta sentitzen diren gazteengatik eta teknologia berrien partetik. Hau oso sinplea da, azalduko dizuet:
Kazetaritzako irakasleak (ez denak) eta batez ere zerbait zaharragoak edo helduagoak direnak YouTube eta Internet mehatxuak bezala hartzen dituzte. Tradizionalki, betidanik paperean idatzi da (egunkaria), edo teleberrian eman dira berriak eta notiziak. Ulergarria da hori dena bizi duten ikuspegitik, YouTube edo webguneak beraien tokia kenduko diotela pentsatzea. Azken finean, hauek sortu diren veste komunikazio bide berri batzuk dira.
Egia da teknologia berriek asko aldatu dutela komunikazioaren mundua. Honek baditu bere alde onak eta txarrak; guztiak bezala. Errazagoa egin du edozein informazioaren eskurapena, dibertsitatea ekarri du, informatzeko eta komunikatzeko modu eta era berriak... Baina bestetik azken urtetan egunkariek sekulako bajoia jasan dute, eta tradizionalki idazteko ohitura horiek galdu egin dira.
Nire iritziz ez litzateke galdu behar kazetaritza puruaren artea. Niretzako arte bat delako, hizkuntza bera artea da. Zer uste duzue zuek?
Hemen aipatu dudan bideoa: https://youtu.be/nTq-vXSYPiM
Begiratu ditudan beste webgune batzuk:
http://www.puromarketing.com/48/24798/periodicos-papel-siguen-perdiendo-fuelle-pierden-tiempo-lectura.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.