2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

ISTRIPUAK ALA PROBOKATUAK?






Ziur nago, azkenaldian entzun dituzuela zuetako askoek zer pasa den Galizian eta Portugalen. Izugarrizko suteak egon dira, baina beti bezala hainbat komunikazio bideek interesatzen zaiena edo eta agindu dietena kontatu dute. Kasu honetan, eman duten arrazioa izan da, argi eta garbi probokatutako suteak izan direla eta seguraski piromano batzuek egingo zutela. Argi dago, hori aukera bat izan daiteke baino nik, pertsonalki ez dut uste ala izan denik. Espanian, 2015 ean lege berria atera zuten mendien ingurukoa, gertatzen dena da mendi eta lurralde natural konkretu asko babestuta daude, mantendu beharreko inguruak direlako baina legeak dio, erre ezkero posible dela hortik denbora konkretu batera bertan eraiki ahal izatea eta inguru hori aldatzea. Oso erreza da esatea piromano batzuk izan direla, gaixo dauden pertsonak direlako blablabla… baina errealitatea ez da halakoa. Lege hontaz baliatuz, enpresa edo eta pertsona konkretu batzuk egiten dutena da inguru horiek nahita erre, suteak probokatuz, haiek bertan eraiki ahal izateko eta txikizio horren bitartez etekinak ateratzen dituzte. Eta hau izan daiteke kapitalismoaren ondorio larrietako bat, jendeak dirua lortzeko edozer gauza egiten duela: ingurumena izorratu, pasai naturala izugarri eraldatu, pertsonak kaltetu, jendea etxerik gabe utzi, jendea akatu… Nun dago limitea horrelako txapelketa batean?

Resultado de imagen de galicia quemadaResultado de imagen de galicia quemada


Galiziaren kasuan hainabat pertsona hil ziren erreta beste hainbatek haien etxeak galdu zituzten eta haien gauza guztiak galdu zituzten… eta dena gutxi batzuk aberasteko natura eta gizakia bera mehatxatu, arriskuan jarriz eta suntsituz. Gainera, hainbat politikariek badakite zer den gertatzen dena, baina izugarrizko txantxuioak dituztenez hainbat enpresekin, beste alde batera begiratzen dute eta eskuak garbitzen dituzte gizarte osoari sinestaraziz suteak beste kausa batzuen ondorioak izan direla. Zer mundutan bizi gara? Nire ustez, gauzak gehiago begiratu beharko genituzte etikaren esparrutik norberaren poltsikotik baino.

Resultado de imagen de galicia quemadaResultado de imagen de galicia quemada


Resultado de imagen de galicia quemadaResultado de imagen de stop fuegos provocados


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.