2017(e)ko urriaren 7(a), larunbata

ENPRESAK, KATALUINAKO EGOERA ETA GERO 

Kataluinako hainbat enpresak beraien posizionamendu politikoari buruz hitz egiteko beharra sentitu dute. Askok neutraltasunez jokatu dute, enpresa handiek batez ere. Baina, beste askok gehien bat enpresa txikiek eta ertainek beraien posizio politikoa argi eta garbi utzi dute, beste batzuek esteladak jarri dituzte beraien establezimenduetan . Ez da harritzekoa enpresa handiek beraien posizio politikoa eman nahi ez izatea, horrek beraien negozioan kalteak islatu ditzakeelako. Luca de Melo, adibidez, Seat enpresako presidenteak esan zuenez: "Gure papera, herrialdearen baldintzetara moldatzea da, inbertsioen etorkizuna zihurtatzeko".
Ideia hori seguruenik da beste enpresa internazional handiek konpartitzen dutena, normala den bezala. Alde batera edo bestera pasatzeak eraginak izan ditzakeelako beraien irabazietan.
Baina esan bezala, enpresa guztiek ez dute neutraltasunez jokatzen, askok eta askok esaten dutenez, kataluniaren independetzia, atzera pauso bat izango litzake hango enpresen ekonomiari dagokionez.
Horrez gain, badaude enpresa handiak egoera honen aurrean izutu ez direnak eta proiektu berriak planifikatzen haasi direnak. Esaterako, Amazon enpresak Bartzelonan zentro berri bat irekiko duela adierazi du eta proiektu hori 2018ko erdialdean bukatuko dutela.
Ondorioz ikusi dugu egoera politikoa oso garrantzitsua dela enpresen hainbat ataletan, akzioei eta inbertsioei dagokionez gehien bat. Horregatik kontuz eta adi egon behar dira enpresak kontu politiko hauekin, jaitsiera ekonomikorik sumatu nahi ez badituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.