AYONDO
Publikazio honetan, interneteko
anuntzio baten bidez ezagutu dudan enpresa baten aurkezpena egitea erabaki dut.
Denbora luzea neraman inbertsioen negoziora dedikatzen diren enpresen bila eta
bat-batean enpresa honen inguruan entzutean, informazioa biltzeari ekin nion,
testu honetan partekatzearren. Informazioa bilatzerako orduan, lehenik
enpresaren inguruko datuak bildu ditut web orri ofizialetik kanpo eta ondoren
eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan informatu naiz web orrian bertan.
Enpresak Ayondo izena du eta 2008.urtean
Thomas Winklerrek eta Robert Lempkak sortu zuten. Gaur egun sedea Londresen
aurkitzen da.
Enpresa merkatu finantzieroen bróker
lanera dedikatzen da, hau da, erosle eta saltzaileen arteko tratuak antolatzen
ditu, komisio baten eta tratuaren kontrolaren truke eta gainera negoziaketaren
inguruko aholkuak eskaintzen ditu.
Ayondo, batik bat Social Tradingera
zuzentzen da, erabiltzaileei Traderren maniobrak kopiatzea ahalbidetzen duen
zerbitzua. Edukia joko baten antzera aurkezten da eta hauek dira jokatzeko eman beharreko pausoak:
Lehenik eta behin izena eman
behar duzu, jarraian egin beharrekoa, momentuan top tradingean dauden traderren mugimenduak
jarraituz eta kopiatuz, lehen hilabeteetan nivelez pasatzeada . 5 maila daude guztira: street trader, advanced, professional, risk-adjusted, institutional. Nivelez igotzeko, zure mugimendu guztietan arriskuaren kudeaketa, arrakasta eta beste hainbat aspektu hartzen dira kontuan. Helburua, top trader izatera iristea da eta beheko mailetako erabiltzaileek zure mugimenduak kopiatzea, bertatik komisioa lortzeko. Bestalde material didaktikoa ere eskaitzen da, hezkuntza sustatzeko. Interesgarria da ere demora ere jokatu daitekela inongo konpromezurik gabe, beraz saiatu nahi ezkero demoan egin daiteke arazorik gabe.
Bestalde beste hainabat zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte.
Espero dut informazioa gustatu izana eta baliogarria suertatu izana. Kontuan izan, informazio hau nahiko azalekoa dela eta ziurrenik errealitatean joku bat baino askoz ere konplikatuagoa izango dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.