2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Vueling 10 hegaldi atzeratu

Bilboko aireportuan, hamar hegaldi bertan behera utzi ditu Vueling konpainiak ostegun honetan, Bartzelona eta Bilbokin lotzen dituztenak gehienak, pilotoek deitutako hirugarren greba egunarengatik, airelineako iturriek esan omen dutenez.

Vueling Loiuko aireportuaren airelinea nagusiena da, joan eta etorri bidaietan % 37 kudeatzen dituelako. Horrela, Bartzelonatik datozen eta bertatik, hau da,  Kataluniako hiriburura doazen zortzi hegaldi ez dira abiatuko, Sevillatik datorrena ere ez.
                                                              vueling bilaketarekin bat datozen irudiak

Egunero zortzi hegaldi ditu konpainiak Bartzelonara; ondorioz, bertan behera geratuko diren hegaldiak aurreikusitakoen erdia dira.

Airelineako iturriek azaldu dutenez, bidaiari gehienak birkokatu dituzte, abiatuko diren gainerako hegazkinetan edo 24 orduko epearen barruan, nahiz eta ostiralean greba errepikatu.
10 urteko historian, konpainiako pilotu kolektiboaren lehen greba da. 1.150 profesional ari dira lanean Vuelingen. Soldatak kostu txikiko beste konpainia batzuek eskaintzen dituzten bezalakoak izatea eskatzen dute.

Hegaldien inguruko informazioa VuelingNews webgunean dago eskuragarri, baina bezeroaren arretarako mezuen eta posta elektronikoen bidez emango zaie bidaiariei aldaketen berri.
                                         vueling bilaketarekin bat datozen irudiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.