CCOO ETA UGT
Dakigun bezala, CCOO (Comisiones Obreras) eta UGT (Union General de Trabajadores) Espainian orain dela asko sortu ziren sindikatuak dira. Urte hauetan langileen eskubideen alde egin dute lan, ia beti eskubide berrien bila. Oraingoan, maiatzak 1, langileen eguna dela aprobetxatuz 70 manifestazioren deialdia egin dute.
Kasu honetan, ez da eskubide berriak lortzeko. Gaur egun hain kutreak diren soldatak eta pentsioen inguruko manifestaldiak dira. Argi dago, helburua soldaten igoera dela. Espainian 2008ko krisiaren hondamendiak afektatzen jarraitzen duela ikusten da. Milioika lan postu, soldata baxuekin. Horregaitiak, lema argia aukeratu dute sindikatuek: "Tiempo de ganar: Igualdad, mejor empleo, mayores salarios y pensiones dignas".
Berez, eskatutako neurriak oso ulergarriak iruditzen zaizkit. Batez ere, pentsioen inguruko igoera beharrezkoa iruditzen zait. Urte askotan lan egindako pertsonek, Espainia aurrera ateratzen lagundu dute, eta gaur egun Gobernuak mugimendu okerrak egiteagaitik haien pentsioa oso kutrea da. Askok, familiaren laguntza dute. Baina laguntzarik ez dutenak, zer? Haien bizitza ez da erraza eta pentsioak oraindik eta okerragoa egiten dute bizimodua.
Beste aldetik soldaten igoera ere beharrezkoa da Espainia aurrera atera dadin. Soldaten igoerarekin kontsumoak ere gora egingo du eta horrela herriak erosteko ahalmena. Horrexegatik, sindikatuak langile guztiak, pentsionista guztiak eta herritarrei gonbidatzen diete maiatzak 1ean kaleetara ateratzea lehen komentatutako neurri guztiak hobetzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.