Wisconsin-en (EEUU) Three Square Market , makina saltzaile automatikoak egiten dituen enpresa batek mikrotxip bat doan jartzeko aukera eskaini die haren langileei, laneko bizitza erraztuko diela ziurtatuz. Gailu honek arroz ale baten tamaina du eta eskuetan ezartzen da, zehazki hatz lodia eta erakuslearen artean. Ordenagailuetara konektatzeko, fotokopiak egiteko, ateak irekitzeko edota makina saltzaileetan janaria erosteko balioko luke gailu berri honek. Berrogeita hamar langileek onartu dute txip hau ezartzea, badirudi kontaktu gabeko kreditu txartelen edota markoten identifikaziorako diren txipak bezala funtzionatzen dutela.
Askok ordea berehala ukatu dute txip hura haien eskuetan ezartzea, izan ere, lehen begiratuan ez dirudi oso fidagarria. Enpresak azaldu duenaren arabera gailu honek ez du langileen pribatutasunaren aurka egingo, datuak ezkutuan gordeta baitaude eta gainera ezin dira GPS-z jarraituak izan. Txip bakoitzak 300 dolarreko kostua izango du , enpresak ordainduko duena noski. Adituek diotenez langileak nahi duenean kendu ahalko du gailu hori haren eskuertatik, arantza bat ateratzea bezain erraza baita.
Egia da teknologia berri hau erabilgarria izan daitekeela enpresa horretako langileentzat, baina ez zait iruditzen kristoneko asmakizuna denik edota mundua aldatuko duen zerbait denik, izan ere, ate bat irekitzeko, ordenagailua pizteko edota fotokopiabat egiteko ez da esfortzu handirik egin behar. Segurtasunaren aldetik, baliagarria izan daiteke, kontaktu gabeko kreditu txartelak edozeinen eskuetan erori daitekeelako, baina ez dut uste inor horrenbeste interesatuko litzatekeenik makina saltzaile automatikoak egiten dituen enpresa batean.
Hau guztia dela eta, berez ideia ona iruditzen zait, batez ere, teknologia berrietan aurrera pausu bat izan delako, baina enpresa simple batean erabili ordez, ( ez nabil enpresa hauek gutxiesten, inola ere) segurtasun handia eskatzen duten zona edo enpresa internazional handietan erabiltzea gomendatuko nuke, beti ere, langilearen pribatutasuna jokoan jarri edo hautsi gabe.
_aneetxx
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.