Aurrekoan, teleberria ikusten negoela, atentzioa deitu zidan albiste bat agertu zen. Familia bat, 10 hilabete zeraman senide baten autopsiaren zai. Hau, Galiziako funtzionarioen grebaren ondorioz izan da. Iragarkian, ama guztiz desesperatua azaltzen zen; izan ere, bere semeak kotxe istripu bat izan zuen, heriotzan bukatu zuena. Eta zioen, beharrezkoa zela berarentzat bere semearen autopsiaren emaitzak izatea. Instrukziozko auzitegiak, hau da, juzgadoak, otsailaren 26etik du bere eskuetan informe edo txosten forensea. Hala eta guztiz ere, familiak oraindik ez daki Pabloren (hildakoa) heriotzaren kausa zehatza, "Justiziako grebak" Galiziako auzitegiak geldiarazi dituelako ia hiru hilabetez.
Datu konkretuak emanez, huelga edo greba honek oraingoz 20.000 epaiketa eta 30.000 tramite suspenditu egin ditu guztira; hauen artean ezkontzak, denuntziak...eta beste hainbat motatako prozesu edo eta gestioak daude. Hauen artean, kasu hau, non prozesua paralizatua dagoen.
Greba honekin, sindikatuek soldata igoera aldarrikatu eta eskatzen dute, lan-baldintzak hobetzearekin batera. Erreportaje txikiaren bukaeran, grebaren batzordeko burua agertzen da esanez gutxi falta dela behar dutena lortzeko.
Nire uste umilean, ondo dago eta beharrezkoa ikusten dut langileek beren eskubideengatik borrokatzea, eta baita munduko pertsona guztiek bakoitzari iruditzen zaion kausagatik manifestatzea. Baina beste alde batetik, paralisi hau gelditzea ere beharrezkoa ikusten dut, "zintzilik" geratu diren kasu guzti hauek errekuperatzea eta konpontzea zaila izango delako, eta kasu batzuetan min handia sortzen ari delako. Albistean agertzen den amaren lekuan jarriko banintz, oso gaizki pasako nuke; nire semea hil eta gainera, gai hori itxi ezin.
Ekonomikoki, lan-baldintza minimoak eta onak izan beharko lituzkete langile guztiek eta lotsa ematen dit gaur egungo gizartean oraindik hau horrela ez izatea.
Hemen albistearen linka:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.