2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena

Langabezia

VALENTZIAKO LANGABEZIA

Espainian oso modan egon den hitz bat krisia izan da, gaur egun, duela urte batzuk baino gutxiago. Espainia 2004.urtean krisi handi batean sartu zen, batzuk 2014 ean bukatu zela diote eta beste batzuk ezetz.

Zorionez 2018ko azken urri honetan,  Valentziako komunitatean, 2.902 pertsonako langabezia jaitsi egin da. Valentzian gertatutakoa, Espainian gertatutako jaitsiera handienetakoa izan da, aurreko hilabetearekiko %0,77 ko jaitsierarekin, eta 372.093 langabekoekin. Lanpostuko ministerioa eta Segurtasun Sozialak argitaratutako datuen arabera, azken hamabi hilabete hauetan, Valentziako Komunitatean, langabezia 22.083 pertsonako jaitsi egin da, %5,60 ko murrizketa suposatuz.

“SEPE”-aren arabera, 3.254.703 pertsonako langabeziara harrapatu zutela diote, hain zuzen, 2008.urtean, langabezia sakon eta maila handian zegoenean.

Espainia mailan Valentzia krisi maila altu batera iritsi izan da, baina beste probintziekin alderatuta, langabezia murrizketa nabarmentzen da 4.281 pertsonekin, hau da, %2,29arekin. Castellonek 754 pertsonako langabezia maila izan du urrian, hau da, %1,89a, eta Alicanteko langabeziak ordea, gora egin du 2.133 pertsonako, hain zuzen, %1,44a.

Urte arteko amaierak, Valentzian langabeziak 12.763 pertsonako jaitsi da, %6,54a, Alicanten jaitsiera 7.303koa izan da, %4,63 a, eta Castellonen 2.017arekin, %4,90a. Datu hauek kontuan hartuta, komunitateko langabeziaren jaitsiera azken hamabi hilabete hauetan %5,60koa izan da. Zerbitzuetako langabeziak 114 pertsonaka gora egiten du urrian, 255.031arena iritsi arte. Langabezi mota ezberdinak daude eta horietako bat geldirik daudenak dira ezer ere ez egin gabe eta industrian horrelako 1.034 pertsona daude, guztira 50.895 pertsonakoa.

Urrian, nekazaritzan, 558 pertsona gutxiago geldirik daude, eta 12.288 pertsonako langabe daude. 25 urtetik beherako gazteen geldialdiak komunitatean gora egiten du 9.078 pertsonetara iritsi bitarte, eta 45 urtetik gorako langabeak 7.972 pertsona daude. 45 urtetik gorako jendeak langabezia maila altuagoa dute besteak baino.

Laburbilduz, oraindik krisi egoera batean gaude, baina Valentziako eta beste herrialde batzuen adibidea ikusita, goraka eta hobetzen goazela ikus dezakegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.