2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Bitcoina eta haren ondorioak

Azken aldian bitcoin hitza asko entzun da, irratian, egunkarietan... baina, ba al dakigu zer den eta zertarako balio duen?

Bitcoin txanpon digitalaren kotizazioak gorantz jarraitzen du, haren aldeko eta kontrakoen kopurua bezalaxe. Azaroaren 27an bitcoin-aren kotizazioak 1.000 dolarrekolanga gainditu zuen aurrenekoz, hamar egun beranduago 576 dolarretara erori zen arren. Errusiar mendi horren goi eta behe muturrak denbora pasa ahala geroz eta gorago/beherago heltzen dira. Aste hasieran 900 dolar ingurukoa zen moneta honen kotizazioa. Zer da baina, bitcoin delakoa?

Motzean erantzuteko, bitcoin P2P moneta-sarea da, birtuala, enkriptatua, deszentralizatua eta kode irekikoa. Satoshi Nakamoto goitizeneko pertsona edo talde batek sortu zuen, merkataritza elektroniko bidezko transakzioen pastela elkarren artean banatzen duten ohiko entitateen alternatiba moduan. 2009ko urtarrilean jarri zen abian.

Beste ordainketa sistema batuzek ez bezala, bticoinek ez du jaberik. Ez du akzionista edo elkarte batek kudeatzen, txanponak ez ditu gobernu edo banku zentral batek emititzen, elkarlanean ari diren ordenagailu sare batek baizik. Zertarako, ordea? Meatzaritza deitutakoaren bitartez, enkriptaturiko bitcoinak azaleratzeko. Kodea deszifratzen duenak 25 BTC inguruko saria jasotzen du. Badirudi 10 minuturo arazo konputazional horietako bat konpontzen dela. Lurpetik atera beharreko bitcoin kopurua mugatua da, eta saria erdira murrizten da lau urtean behin. 2016tik aurrera, ganditutako froga  bakoitzeko saria 12.5 BTCkoa izango da, eta mehatzaritza lanak bizkortu egiten ditu hori hala dela jakiteak.

Ezinezkoa da bitcoinak benetan zer ondorio izango duen aurreikustea. Gerta daiteke moda iragankor baten pare desagertzea (horixe gertatu zen Herbereetan XVII.mendean tulipen balioarekin), gerta daiteke beste kriptomoneta batek haren lekua hartzea, eta gerta daiteke muduko ekonomia goitik behera iraultzea. Bitcoinak arrakasta badu, aztarna jarraitzerik ez duen, eta ondorioz, zerga-alorrarentzat nahiz poliziarentzat opakoa den moneta batek izango lituzkeen ondorio sozialak fikzioan baino ezin dira planteatu. 

Dena dela eta, bitcoinaren eta haren arrakastaren ondorioz sortu diren antzeko beste dozenaka monetekin (etherra, dogecoina, littlecoina...) edozer gertatuta ere, badirudi hori posible egin duen teknologia geratzeko etorri dela. Teknologia horri bloke-katea (blockchain) esaten zaio eta haren bidez, lehen aldiz, sistema batek edozein hitzarmen berrets dezake, hirugarren batek horren fede eman behar izan gabe. Ez da diruaren esparrura mugatzen, edozein kontratutan ezar baitaiteke: ez da beharrezkoa izango notario bat egotea bi alderdiak adostasuna lortu dutela egiaztatzeko: sistema tekniko bat egongo da, inolako zalantzarik gabe hori horrela izan dela egiaztatzeko eta ezin izango da faltsifikatu.

Goiz da jakiteko zer ondorio izango duen konfiantza kudeatzeko modua goitik behera aldatuko duen sistema horrek. Halere, ez dirudi zorakeria denik etorkizunean benetako aplikazioak izango dituela pentsatzea. Liluragarria izango da horiek denak ikusten joatea. 
bitcoin bilaketarekin bat datozen irudiak


Informazio-iturriak:
https://www.berria.eus/paperekoa/1841/014/002/2017-09-07/zer_da_bitcoina.htm
http://bideosare.com/eu/zer-da-bitcoina/
https://www.sarean.eus/bitcoin-funtzionamendua/
https://coinrevolution.com/eu/what-is-bitcoin/
https://www.argia.eus/albistea/bitcoin-txanponari-buruz-zer-pentsatu-jakin-gabe-jarraitzeko-gida?ids=albistea/bitcoin-txanponari-buruz-zer-pentsatu-jakin-gabe-jarraitzeko-gida
https://bloga.laboralkutxa.com/zer-dira-bitcoinak/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.