Askotan pentsatzen dugu herrialdeak aberatsak eta pobreak direla arrazoi historikoengatik eta betiko bere kondizio hori mantenduko dutela. Hala ere errealitatea, gauzak ondo egiten dituen edozein nazio pobreziatik atera daitekeela da, herrialde aberats batean bihurtuz. Horren adibide dira Japon, Taiwan, Hego Korea, Singapur, Hong Kong eta azken aldi honetan Txina. Herrialde hauek ez dute errekurtso naturalik eta hala ere izugarrizko kalitate bizitza hobeketa izan dute. Baino nola lortu dute pobreziatik ateratzea?
Ulertu behar den lehenengo gauza zera da, pobreak ez direla pobreak aberatsak daudelako eta Aberatsak ez direla aberatsak pobreak daudelako. Gizakiaren kondizio naturala pobrezia extremoa da eta gaur egun dagoen aberastasun guztia ez zegoen hor, sortu dugu. Hortaz aberastasun gehiago sortu daiteke denentzat.
Jadanik frogatuta dago tendentzia dagoela ekonomiaren hazkundearen ehunekoa, pobreen errenten igoeraren berdina izatea (TRADE, GROWTH, AND POVERTY paperean demonstratua dago), beraz, pobreziaren soluzio hoberena hazkunde ekonomikoa da. Nola lortu dezakegun azken hau?
Lehen gauza estatuak ahalik eta presentzia gutxiena izatea da, erregulazio minimoak jarriz eta zergak murriztuz. Burokrazia minimoa izan behar da eta estatuak ez dizkio pribilegioak eman behar inori. Ikusi dezakegu Espainiak ez duela hemengo ezer betetzen, izan ere zergak altuak dira eta hainbat enpresa handik izugarrizko pribilegioak dituzte(Bankuak, elektrikak eta multinazional batzuek).
Bigarren puntua seguritate juridikoa da, izan ere hau ez badago azken lehenengo puntua anulatzen da. herrialde asko daude Afrikan zergarik gabe baino ez da inor joango hara seguritate juridikoa ez dagoelako. Puntu honetan ez gaude partikularki gaizki, kontuan izanda beste herrialdeak nola dauden baino asko hobetu dezakegu. Espainia ez da Suiza bezala ikusten seguritate juridikoaren aldetik.
Hirugarren puntua komertzioari irekitzea da, protekzionismoa ez da batere ona ekonomiarentzat, eta geroz eta txikiagoa izan herrialdea, geroz eta okerragoa da munduari ixtea. Espainiak hemen nahiko gaizki egiten du, ez dut ulertzen nola oraindik ez dugun komertzio libreko trataturik Latinoamerikarekin.
Konklusioz, Pobreziatik ateratzeko ideia Libertarioak inplementatu behar dira ebidentzia enpirikoak erakutsi duen bezala
Iturriak: https://blogs.elconfidencial.com/economia/laissez-faire/2017-10-18/para-erradicar-pobreza-mas-capitalismo_1462518/
https://www.youtube.com/watch?v=05VO-FLrNi8
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.