"Influencer" delakoen marketina
Gaur egungo pertsona gehienak interneten eta sare sozialetan sarritan ibiltzen gera. Egunero Instagram, Youtube edo Twitter bezalako plataformen erabilera egiten dutugu, bertan ikus-entzunezko edukia sortzen dituen jendea jarraitzen dugu. Azkenaldi honetan, jarraitzaile asko dituzten erabiltzaileek haien edukian zenbait produktu edo zerbitzuen publizitatea geroz eta gehiago egiten dute.
Gaia interesgarria egiten zait teknika hori online marketinerako estrategia ona iruditzen zaidalako. Lehenik eta behin, haien produktu edo zerbitzuak gehiago saltzea nahi dituzten enpresek jarraitzaile kopuru handia duten pertsonak aukeratzen dituzte eskaintzen dutena zabaltzeko. Pertsona horiei “influencer” izena eman zaie, izan ere,sare sozialetan presentzia eta sinesgarritasuna duen pertsonatzat har genezake; beraz, influentzia horretaz baliatuz, haien jarraitzaileetara iristeko gaitasuna duen edonor “influencer” kontsidera genezake. Gainera, audientziari konbentzitzen dakite eta aktiboak dira sare sozialetan; horregatik, jarraitzaileen artean konfiantza lortu dute, esaten dutenari balioa emanik eta erabiltzaileengana iritsirik.
Jendearen iritzia oso garrantzitsua da zerbait saltzeko asmoa badugu. Hori dela eta, saldu nahi denari buruzko iritzi positiboren bat zabaltzen bldinbada askoz errazagoa izango da produktu edo zerbitzu hori saltzea. Lagun, ezagun edo interesatuak gaudenari buruz aditua den pertsona baten iritziaz geroz eta gehiago fidatzen gara eta enpresak horretaz baliatzen dira, haien marketin taktika moduan online munduan eragin handia duten pertsonak erabiltzen baitituzte kanpainak geroz eta publiko handiago batera iristeko.
Bestalde, ekimen horrek “influencer” horiek gustuko dutena egiten (bideoak egitea, artikuluak idaztea...) bizitzea ahalbideratzen dituenez, interesgarria egiten zait eta etorkizunean lanbide garrantzi gehiegi emango diogula pentsatzen dut.
https://es.wikipedia.org/wiki/Mercadotecnia_influyente
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.