2018(e)ko azaroaren 28(a), asteazkena

EUSKALGYM

Euskalgym-a Euskadin ospatzen den gimnasiaz beteriko ekitaldia da, aurten Bilboko “Bilbao Exhibition Centre”-n ospatuko da.  Bi zatitan banatzen da; alde batetik txapelketa ( Espainia mailakoa), Espainiako leku guztietatik, adien eta kategoria guztietako jendea etortzen da eta bi egun irauten dituen txapelketa garrantzitsua ospatzen da. Bestetik “gala” deritzona dago. Gala horretan munduko gimnasta hoberen guztiak elkartzen dira ( olinpiadetan, Europa eta munduko txapelketatan aurki ditzakegunak) eta lau ordu irauten duen ekitaldi batean beraien dantza edo erakustaldi hoberenak aurkezten dituzte, mundu honen jarraitzaile diren guztiei ahazten zaila den esperientzia bat eskainiz. Kirolari hauez gain, Euskadiko talde federatu absolutuek ere parte hartzen dute “galan” beraientzako hain miresgarriak diren gimnastekin tapiza partekatzeko aukera izanez.

Ekitaldi eta asteburu hau oso garrantzitsu eta onuragarriak dira bai Euskadi eta bai Bilboko ekonomiarentzako. Aurretik esan bezala, parte hartzaile asko ez dira hemengoak eta beraz, asteburua pasatzera hemengo hoteletara etortzen dira, eta inguruan ere gastua egiten dute. Ikerketa batean ziurtatu den bezala, ekitaldi honek aberastasun eta lan-enpleguak ematen dizkio Euskadiri, urte guztian zehar hau antolatzen duen jendea dago eta baita astebururako kontratatzen den jendea ere bai. Babesle eta kolaboratzaileen ekarpen eta laguntzei esker hau aurrera ateratzea posible da eta etekina handia izaten da normalean.

Deloittek egindako inpaktu ekonomikoaren azterketak bi gauza hartu ditu kontuan, egindako gastu zuzenak eta honen erabilera zertarako izango den. Horretarako, euskal federazioak egindako gastuen aurreikuspena, 2017-an ikustera joan zirenek egindako gastuak eta azkenik kirol elkarte ezberdinek eta parte hartzen duten gimnasten gastuak ( parte hartzeagatik ordaindu beharrekoa. hotel eta kontratatutako zerbitzuen gastua) aztertu dira.

Guzti hori kontuan izanda Euskadin asteburu batean egingo den gastua 1,9 milioi €- koa izango dela estimatu da, gastu totalaren (2,4 milio €) % 81-a.
Ekitaldi hau antolatzeko jarriko den dirua 222.000€ izango da, beraz etekina nabarmena da, aurreikusitako euro bakoitzagatik 8,6 € PIB sortuko dira hemen eta diru guzti horretatik 177.000 € babesleek jarritakoa izango da, horietatik %80-a Euskadikoak direnak.
2017. urtean Euskalgym-aren parte izan zen pertsona bakoitzak bataz beste egindako gastua 248,5 €-koa izan zen, garraioa, parte hartzean eta kontratatutako zerbitzuak direla medio.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.