2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

ETORKIZUNEKO AUTOMOBILAK

Jakina denez, denbora pasa ahala, teknologiak aurrerapenak izaten ditu, gizartearen behar berriak sortzen dira eta honekin batera, noski, enpresa munduan aldaketak gauzatzen dira. Etorkizuneko automobil elektrikoak, ez dira horren etorkizunekoak, jada presente ditugu gure inguruan.

Enpresa guzti orok produktu berri bat merkatura irteterakoan, estrategia batzuk erabiltzen dituzte inguruko hainbat faktore aztertuz eta ekintza plana ondo gauzatuz. Estrategia enpresa batek egin beharreko ekintzei eta ekintza horietarako erabil ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakiei esaten zaio. Bezeroen nahia esaterako, kontuan hartu beharreko faktorea da, kosteak eta sarrerak ere kontuan hartu beharko dira etekinak ere garrantzitsuak baitira, etab.
Kasu honetan, Volkswagen enpresak estrategiak modu eraginkor batean gauzatzea ez du erraz izango. Azken bolada sektore honek, automobilarena,aldaketa disruptiboa jasaten ari da eta hori ikusirik, jakin badakite aldaketa bortitza gertatuko dela merkatuan: gasolina edo gasolioen bidez, petroliotik datozen energia-iturriak, ibiltzen ziren automobilak elektriko izatera pasako dira. Are gehiago, automobila elektrikoak eta autonomoak, hau da gidaririk gabe ibiliko direnak, gidari gizakia behintzat ez du edukiko. Enpresa hau beste hainbat enpresekin kontaktuan jarriko da teknologia aurrerapenen bidez produktu hobeagoa gauzatzeko; baina halere, aldaketa handi hau jasatea ez dute erraza izango merkatu osoa aldatu behar baita.
Batetik, energia mota aldatu egingo dute. Petroliotik datozen energiak erabiltzen diren kotxeak izan ordez elektrikoak izango dira. Energia mota berri hau lortzeko baliabideak aztertu beharko dituzte eta baita haren kostea adibidez. Kotxearen fabrikazioa guztiz aldatuko da, orain arteko ezagutza, beraz,  ez zaie balioko. Eta horrek kosteak handituko dituzte(hasieran behintzat). Horregatik, beraien estrategian nahiz eta nahiez beste sektoreko enpresekiko elkarlana egingo dute. Denok entzun dugu beste arlotako enpresek, Google, Uber eta bestelakoak, ari direla kotxe elektriko eta autonomoak sortzen saiatzen.Ondorengo galdera jendartean zabaltzen ari da: automobil sektoreko ohiko enpresek merkatu berri hau lortuko dute edo beste arlotako enpresek lortuko dute? Betikoek merkatuan bizirauteko, estrategia eraginkorra erabili beharko dute eta horretan ari dira momentu honetan.
Bestetik,lehen esan bezala, orain arte giza-gidariak kotxea gidatu behar izan du, ordea, etorkizunerako kotxe berri hauek autonomoak izango dira. Noski, autonomoak izatea arrisku handiak dakartza, eta beraz, teknologia aurrerapenak ondo baliatu beharko dituzte kotxeek ez izan dezaten arazorik. Kotxeko zati guztiak azkarrak izan beharko dira, eta datuak jasotzeko eta aztertzeko gai izan beharko dira, horrela edozein egoeratan gai izango dira erreakzio onak edukitzeko. Erreakzio ona zer den eztabaidagarria da, baina hori gizarte guztiak adostu beharko du.
Gainera, enpresa honek beste hainbat enpresa baliogabetu edo guztiz birmoldatu egingo ditu. Honen adibide argia dugu gasolindegiarena. Badirudienez, energia mota berri hau garajeetan kotxea entxufatuz, kotxea energiaz beteko du, eta beraz, gasolindegien funtzioa gutxitu eta itxi behar izango dute. Isten ez badira, hain famatuak diren “Elektrinera”-tan bihurtuko dira gaur arte izandako gasolindegiak. Aldaketa hauek gauzatzea prezio onenean eta gizartearen beharretara eta nahietara moldatzea, esan bezala, ez da lan erraza izango, baina estrategiak ondo baliatuz eta teknologien aurrerapenei probetxu onena ateraz, enpresa honen arrakasta izugarria izan daiteke etorkizunean.

Iturria:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.