Black Friday-en eromena
Ziurrenik denok entzuna izan dugu “Black Friday” deritzon eguna, baino askok ez dakigu erosketa-egun honek dituen aldaketak ekonomian eta zer ondorio dituen gizartean.
“Black Friday”-en historia duela asko hasi zen, zehazki James Fish-ek AEB-etako 1869ko krisiari jarri zion izena zen, eta geroztik, Black Friday deritzon eguna oso ospetsua izan da ekonomia-arloan, bereziki estatu batuetan. Guk ezagutzen dugun Black Friday eguna ordea, ez dugu krisi ekonomiko batekin lotzen, dendetan eskaintza handiak dauden egun batekin ordez. 60Ko hamarkadaren amaieran hasi zen egun hau ospetsua bihurtzen Estatu Batuetan, eta gaur ia mundu osoan da ospetsua egun hau, baino ondorio on eta ez hain onak dituen egun bat dela aipatu behar da.
Azken urteotan, online dendak nagusitasuna hartu dute Black Friday egunean, izan ere eskaintza gehienak eta handienak hor aurkitu ditzakegu (Amazon, Aliexpress, Costco…), eta hain zuzen enpresa horietako batean, Amazon-en, Black Friday-en ondorioak larriak izan dira, Espainian bereziki. Hain izan dira eskaerak egun honetan Amazon-en, non ehundaka langilek greba orokorra egin duten, izan ere haien lanorduak izugarri handitu nahi zituzten, eskaera mordo horiengatik.
(ezkerrean, Amazon-eko langileak, greban)
Horrez gain, beste ondorio larri asko eduki ditu historian zehar Black Friday egunak, esaterako, bereziki Estatu Batuetan, trafiko akzidente asko eta dendetan biolentzia asko egon ohi dira egun honetan, erosleak produktu baten azken aleen bila daudenean, horregatik dator, batik bat, Black Friday izena egun honi (lehen aipatutako krisi ekonomikoaz gain).
Hori esanda, eta amaitzeko, aipatu behar da beste protesta asko egon direla Black Friday-en, aurka, egun hau “kontsumismoaren festa” bat dela esanez, eta denda askok egun honi boikot-a egin diote arrazoi honengatik, esaterako “Blacks&Decker eta Screw-Fix” dendek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.