Langabezia tasa % 9,5era jaitsi da Euskadin hirugarren hiruhilekoan
Langabe kopuruak behera egin zuen Euskadin hiru hilabetean eta krisia hasi zenetik lehen aldiz, % 10etik behera kokatu zen tasa, zehatz mehatz esanda, % 9,5ean. Zuzen jarrita, 7.500 langabe gutxiago zeuden uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoan baino % 0,6 gutxiago. Irailean jende asko geratu zen lanik gabe. Zehazki esanda, 98.700 pertsona geratu ziren kanpoan. Okupazioak ere beherantz joan zen. 1.400 pertsona bertan behera geratu ziren.
2018an bi hamarren baino gehiago bajatu da langabezia: % 11,6tik % 9,5era jaitsi da. Uztailetik irailera, 938.900 okupatu eman ziren, aurreko hilabeteetan baino 1.400 gutxiago. Jarduera-tasa % 56,4koa zen 2018ko hirugarren hilabetean, aurrekoan baino %6 baino gutxiago. Populazio okupatuaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz gertatu da hau dena.
Probintziaka hausnartzen badugu, Bizkaia izan zen okupazio gehien jaitsi zen lurraldea 2.400 okupatu gutxiagorekin. Hurrengoa, Araba agertu zen, 200 gutxiagorekin. Gipuzkoan, aldiz, gora egin zuen okupazioak: 1.100 pertsona gehiago egon ziren.
Hiriburuari erreparatuta, Bilbon izan zen gehien bajatu zena 2.600 pertsona gutxiago izan ziren.Geroago, Donostia izan zen , 500 pertsonako jaitsierarekin, eta azkenik, Gasteiz izan zen, okupatutakoen kopurua 100 pertsonatan bajatu zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.