2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

Kontsumoaren atzean zer?


Gaur bertan izan da denok ezagutzen dugun eta hain globalizatuta (mundu mailan antolatutako ekintza) dagoen "BlackFriday" delakoa. Urtero aurrera eramaten den promozio-aldia da, zehazki edo orokorrean esanda, hiru egunez aurki ditzakegu izugarrizko merkealdiak denda guztietan, handienetan batez ere. Edo, hala dirudi beintzat. Adituek egindako kalkuluen arabera, Espainian egun hauetan zehar 1300 € eta 1400 € artean fakturatzen dira. Baina zer dago benetan horren guztiaren atzean?

Hasteko, hainbat kontsumitzaile izan dira egoera salatu dutenak. Izan ere, denda asko dira Black Friday delakoan parte hartzen dutenak, baina ez modu zuzenean, iruzur moduan baizik. Establezimendu askok eta askok, egun handi hori iritsi baino egun batzuk lehenago haiek eskaintzen dituzten produktuen prezioak igotzen baitituzte, ostiral beltzean jaitsi eta, orokorrean, hasiera batean zuten prezioa mantentzeko asmoz.

Gainera, egun "berezi" horrek sortzen duen egoera eta saturazioa ez dira batere osasungarriak. Egoera ikustea besterik ez dago; inoiz baino jende gehiago atzera eta aurrera, denda guztietan sartu eta atera, geratu gabe, inoiz bukatzen ez diren ilarak... eta oso estresagarria izatera iritsi daiteken konstumoa hazten eta bultzatzen besterik egiten ez duen egoera da.

Bestetik, egoera desatsegin hori hazten jarraitzeko eta bultzatzeko, enpresak psikologia sozialaren ezagutzak aplikatzen dituzte, salmenta bolumena handitzeko helburuarekin. Askotan, esan daiteke, modu diskretu eta ixilean gauzatzen eta prestatzen dituztela metodo desberdinak, eta beste kasu batzuetan, berriz, lotsagabekeri bat izatera iritsi daiteke. Arazo larria sortzen du jende askoren gan, antsietate puntu batekin itxaroten eta espero baitu egun hau, haien ondasun materialak erosteko irrikitan, erosi eta erosten jarraitzeko, horrek zoriontasuna emango balu bezala, guztiz kontrako sentsazioa lortzera eramaten duen heinean.

Lehen aipatu bezala, enpresak psikologia sozialaren ezagutzak aplikatzen dituzten haien negozioetan, saltzeko eta interesatzen zaien prezioak manipulatuz. Esanguratsua da hori nola gauzatzen duten jakitea. Lehenik eta behin, larrialdi eta behar egoera bat sortzen saiatzen dira kontsumitzaileengan. Gainera, zoriontasunaren truke produktu bat saltzen dizute. Hori gutxi balitz, prezioak baloratzeari uzteko iruzurra egiten dute egun batzuk lehenago denda gehienek, fisikoek nahiz on-line dendek. Eta beste hainbat teknika erabiltzen dituzte, manipulazio egoera larri baten mende jendea hartuta.

Halaber, lehengo urtean OCU -k (OrganizaciĆ³n de Consumidores y Usuarios) oso gertutik aztertu zituen produktu askoren prezioen aldartea, on-line denda ezagunenetan. Bertatik ondorioztatu zutena zera izan zen, denda haundi horiek ia ez zituztela haien produktuen prezioak aldatu. Eta ez hori bakarrik, hainbat produkturen prezioa garestiagoa zen Black Friday egunean, ordurarte baino, alderantziz izan behar zuen arren haien diotenaren arabera.

Egun hauetan ikusi ditzakegun titularren eta kartelen arabera, % 50en deskontuetara, % 60 eta
% 80tarainoko deskontuak azaleratzen dituzte denda askok, eta, dendak deskontuekin zoratzen direla... baina benetan deskontuak al dira kontsumitzaileentzat? “Inork azken telefono mugikor berriaren deskontu handirik ez dezala itxaron”, baieztatzen du Europako Unibertsitateko irakasle batek. Eta hori da benetan, gertatzen dena eta ikusten ez duguna edo ikusi nahi ez dugun egia.

Izan ere, deskontu handiak beti bigarren mailako produktuetan eskari gutxiagorekin burutzen dira eta saltzea lortzen ez duen produktuko stocka mantendu behar izateagatik, horrek kostu bat du, kasu askotan dendetarako ekartzeak, hura merkeago saltzea baino garestiago saltzea ekar dezake.

Beraz, ez genuke engainatuak izaten utzi behar eta kontziente izan beharko genuke egoera honetaz, aspektu askotan eragiten baitigu. Modu faltsu batean, gaur egungo gizartea gehiago manipulatzea lortzen baitute.

black fraude


Bibliografia:
https://okdiario.com/economia/2016/11/10/estafa-del-black-friday-cadenas-suben-precios-dias-antes-manipular-rebajas-518268
https://www.bolsamania.com/noticias/economia/black-fraude-las-mentiras-del-black-friday-salen-caras--2990721.html
https://lamenteesmaravillosa.com/3-efectos-psicologicos-del-black-friday/




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.