Gabonak iristen ari dira, zoriontasunez betetako datak, baina, baita kontsumoz betetakoak ere (estatistika batzuen arabera, asteburu batean 205 euroko erosketak egiten dira pertsona bakoitzeko). Gaur egun, jakina denez, Black Friday izeneko fenomenoa geroz eta arrakastatsuagoa da. Data horietan, dendek (denda handiek gehienbat) beherapen handiak egiten dituzte, gabonei ongi etorria emateko. Baina, merkealdi honek, bere aldekoak eta bere kontrakoak ditu.
Alde batetik, erosketa asko egiten diren garaia da, hau da, salmenta gorakada nabarmena egoten da. Enpresa askok, bai dendetan eta bai modu birtualean, salmenta kopurua handitzen dute eta stockean dituzten produktuak salmentan jartzeko aukera izaten dute.
Horretaz gain, kontsumitzaileak ondasunak prezio baxuagoan erosteko aukera du. Enpresek eskainitako produktuek prezio baxua dutelako (%80 eko beherapenera iritsi daitezke). Ikerketa batzuen arabera, gabonetako erosketa gehienak, gaur egun, black friday-eko datetan izaten dira, izan ere, eskaintzak hobeagoak izaten dira. Ondorioz, familiek data hauetan erosten dituzte gabonetarako beharko dituzten ondasunak.
Gainera, lan eskaintza gehiago egoten da, izan ere, data hauetan egoten den eskaera kopuru handien eraginez, enpresek langile kopurua handitzeko beharra dute, hau da, merkealdien ondorioz, familien eskaera handiagoa da, eta ondorioz, enpresek eta dendek langile gehiago behar dituzte, bezeroen beharra eta eskaera asetu ahal izateko.
Hala ere, merkealdi honek, bere alde txarrak ere baditu. Hasteko, aurreko urtetan deskontu faltsuak salatu izan dira, izan ere, batzuetan, enpresek eta dendek eskaintzen dituzten merkealdiak ez dira benetako merkealdiak, hau da, Black Friday-a baina aste batzuk lehenago, enpresek, produktuen prezioak igotzen dituzte eta, horrela, Black Friday-ean jaisten dituzte, hasierako ondasunaren prezioaren antzekoa den prezio batean utziz (berezko deskontu handirik gabe).
Alde txarrekin jarraituz, komertzio txikien ahultzea eta hauen egoera txarra ekar dezake, izan ere, enpresa, frankizia eta kate handi eta ospetsuek beherapenak egiten dituztenez, enpresa txikiei prezioak jaistea behartzen diete, atzean ez gelditzeko. Baina, hauek ezin dute enpresa handiek bezain besteko beherapena egin, dirua galduko luketelako (hauen ekoizpen kostuak garestiagoak dira, ez dira internazionalak...). Beraz, Black Friday-ak enpresa handiei mesede egiten die, baina enpresa txikientzat kaltegarria da.
Horretaz gain, enpresentzako Abendu ahulagoa dakar, hau da, Azaroan egiten den Black friday-aren eraginez, abenduko salmentak jaisten dira (gutxiago dira), izan ere, lehen aipatu bezala, gabonetako erosketa guztiak Black friday-ean egitea aprobetxatzen du jendeak, eta, ondorioz, Abenduan, jada, familiek, erosketak eginak dituzte eta ez dute hainbeste kontsumitzen (duela urte batzuk bai).
Azkenik, Black friday-aren aurka dauden pertsona askok grebak egiten dituzte, enpresa batzuetako langileen baldintza txarrak salatzeko asmoz. Bitartekari lanak egiten dituzten enpresetako langile batzuk, adibidez, beraien lana geldiarazten dute, enpresa handiei kalte egiteko asmoz (Amazon, fnac…). Horrela, eskaerak ez dira iristen edo berandu iristen dira eta ondorioz, enpresa handiek bezeroak galtzeko probabilitatea dute.
https://www.lavanguardia.com/economia/20181123/453095614960/black-friday-cara-oculta-fiesta-del-consumo.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.