2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

Krisi berriarekin oztopo egingo dugu?

Oraintxe bertan, zenbaki makroekonomikoak ikusita, edonork esango luke ez dagoela arazorik horietan, eta urte onak izango ditugula aurretik. Donald Trumpek bere administrazioaren arrakastei eta susperraldi ekonomikoarekin arro dago, izan ere, badirudi ekonomia indartsuagoa izango dela datozen urteetan, edo agian ez.


krisis economicas bilaketarekin bat datozen irudiak
Normalean, beti izaten da ahotsaren bat, krisia izango dela esanez, baina zenbait ahotsek besteak baino gehiago ari dira arreta deitzen. Badirudi 2018an ez, baina 2020an edo 2021an beste atzeraldi batean bete-betean sartuko garela. Edo ez dugula espero dugun berreskuraketa ekonomiko hain ona edukiko, hau da, 2008-2009 urteetan hasi zen krisi ekonomikoa, baino lehenago zegoen bizitza ekonomiko hori ez da berriro edukiko, historian lehenengo aldiz, umeak gurasoak baino okerrago biziko dira. Kontuan hartuta, ekoizpena hirukoiztu egin dela eta merkatua bera dela, hots, ekonomikoki okerrago harituko dira.


Nahiz eta Espainian hainbat urtez krisiari buruz hitz egiten ari garen, hazkunde ekonomikoa eta zifra ekonomikoa asko hobetu baziren ere, langabezi maila altua izan da, eta soldata murrizketa handiak. Egia da gure ekonomia, urte asko daramatzala hazten, izatez, euroguneko onenen artean. Baina datozen urteetarako iragarpenak ez dira hain onak, hazkunde zifrak eta gure ekonomia moderatuz joango baitziren.Uste baino okerragoa izan daiteke.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.