Materialen erabilera txikiagoaren helburua da gure ekonomiak lehengaien erauzketarekiko eta inportazioarekiko duen menpekotasuna murriztea, baita hondakinen sorkuntza murriztea ere. Ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioa da gehiago lortzea gutxiagorekin.
Euskadin, sektore industrialak 21 milioi tona lehengai kontsumitzen ditu urtean; horietatik, % 77a inportatzen da. Hala, hondakinen % 72 sortzen ditu eta, horietatik, % 42 zabortegira doaz. Zirkularragoa den ekonomia bateranzko trantsizioak, beraz, abagune handiak eskaintzen dizkio Euskadiri. Garrantzitsua da gure ekonomia modernizatzeko eta eraldatzeko, noranzko iraunkorrago batean aurrera eginez.
Ekonomia zirkularrarekin, ingurumena lehiakortasunaren faktore giltzarri bat bihurtzen da, enpresek baliabide eta lehengai garestiak aurrezteko duten potentzial itzelari esker. Abagune ekonomikoen iturri erreala enpresa berritzaileak jaiotzeko; oraingoak dibertsifikatzeko eta nazioartekotzeko; teknologia garbiago berrietan inbertitzeko eta enplegua sortzeko.
Gure ustez, baliabideak amaigabeak dira, eta bai enpresek, administrazioak eta herritarrek jarrera hau aldatu behar dute, hau da gure jardun biodea aldatu behar dugu. Horregatik, lineala zirkularrera aldatu behar dugu eta bizi.ohiturak aldatu behar dira. Aldaketa hauen adibideak, gauzak berrerabiltzea, ahal dugu guztia konpondu, berriz funtziona dezan, birziklatzea... Izan ere zuk egiten duzuna, zuregan bihurtzen da eta hau partida bat da eta denak jolasten dugu. Honekin esan nahi da, zirkularrean pentsatzeko garaia dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.