VOXEN GEZURRAK
Azken egun
hauetan, gertakizun baten berri izan dugu, Espainiako estatuan bizi garen
herritar guztiontzat hizpide izan dena: Andaluziako
autonomia erkidegoko hauteskundeetan egondako ezustekoa. Denok dakigu PP-k, Espainiako
gobernuaren partidu politiko ohiak, eta Cuidadanosek lortutako diputatuak, Vox
deituriko partidu ultraeskuindarraren diputatuekin bat egiteko proposamena egin
dutela, erabateko gehiengoa lortzeko asmoarekin.
Batzuek diote
proposamen honek aurrera eginez gero, PP, Cuidadanos eta Vox partiduak egon
litezke Andaluziako gobernuan, partidu ultraeskuindar horrek arlo batzuei buruz
duen pentsaera atzeratua izanda ere. Eta hal gertatuko balitz, nola eragingo
luke horrek Espainiako ekonomian?
Politika arloan,
Vox partiduaren proposamen populista eta irrealak etorkizunean betetzea ia ezinezkoa da. Izan ere, Voxek bere
boto-emaileen ongizaterako beharko liratekeen promesak egiten baditu ere, hori
guztia itxuragabekeria besterik ez da.
Espainiak 1,2 bilioiko
zor publikoa du, eta 20.000 milioi euroko defizita. Horregatik, Voxek proposatzen
duen zergen jaitsiera, esaterako, ezinezkoa izango litzateke gauzatzea.
Gainera, zerga horiek jaitsiz gero, zor publikoa eta defizita handiagotu egingo
lirateke, eta, hortaz, estatuaren egoera ekonomikoak behera egingo luke.
Azken batean,
herrialde baten egoera ekonomiko egoki
bat behar da herritarren ongizatea lortzeko, eta argi dago Andaluzian ongizate
horretatik oso urruti egongo direla, proposamen zentzugabeko horiek aurrera jarraituz
gero.
- Erabilitako informazio iturria:
· https://elpais.com/economia/2018/12/06/actualidad/1544126016_206214.html
· https://www.google.es/search?biw=1366&bih=632&tbm=isch&sa=1&ei=ynYKXLPNMcrYgAbQ-KaADw&q=elecciones+andaluzas+2018&oq=elecciones+andaluzas+2018&gs_l=img.3..0l10.62131.63045..63479...0.0..0.118.541.1j4......1....1..gws-wiz-img.......0i67.LKHDRN9roqw#imgrc=UST0va2cMH85eM:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.