Langabezia atzean utzita, Deustobarometroaren emaitzek azaldu dute Euskadiko herritarren kezka nagusia lan-baldintza kaskarrak dira. Deustuko Unibertsitateak sei hilean behin egiten duen inkesta da, 2018ko neguaren emaitzak kaleratu dira abendu honetan.
Inkestaren emaitzek azaldu dute inkestatuen %34k esan dute prekarietatea, gero langabezia %32k, %24k pentsioak eta azkenik %23k immigrazioa.
Immigrazioaren inguruko herritarren kezkak gora egin dute udatik hona. Hala ere, ez da xenofobiarik antzeman, biztanleri guztiak etorkinentzako hezkuntza eta osasun sistema unibertsalaren aldekoa da eta. Gehiengoak, %66ak krisitik atera ez garela uste du eta %75ak uste du hurrengo urtean berdin jarraituko duela uste du.
Bestalde, azaroaren 22tik abenduaren 3ra, 18 eta 64 urte bitarteko 1.000 pertsonari Internet bidezko inkesta bat egin zieten. Balizko independentzia erreferendum batean, %36,6k kontrako botoa emango luke, %26,1ek aldeko bozka, %10,5ek ez luke bozkatuko, eta %26,8k ez daki edo ez du inkesta erantzun. Bukatzeko, inkestan
presoek zigorrak osorik bete behar dituzten galdetzen zuen ere. Baietz uste dute % 34k, baina Euskal Herritik gertu; eta Espainiako Gobernuak odol deliturik ez duten preso damutuei amnistia eman behar die, % 11,3ren esanetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.