2018(e)ko abenduaren 8(a), larunbata


“SUSHI”-ARI ESKER AURRERA ATERA ZEN ENPRESA


Isidro de la Cal-ek pentsatu zuen negozio hona izango zela, egunero arraina eta itsaskiak, lonjetatik goi-lautadako merkatuetara eramatea. Hain zuzen ere horregatik, 1952.urtean bere izena jarri zion arrantza enpresa bat sortu zuen eta 80ko hamarkadatik aurrera arrain-haztegien sortzailea izan zen.
Orain, “sushi”-a da arrakasta gehien duen produktua, hainbat arrain espezieen errazio garbi eta xerratuekin. Arrain gordin eta ontziratua saltzen dute denbora gutxian sukaldatzeko.

 Resultado de imagen de cocinando sushi

2016 urte arte enpresa honek galerak zituen eta 2017 urtean hobekuntzak eduki dituzte, “sushi”ari esker. Langileak arrain gordinarekin lan egiten dutenez, hainbat elikagai segurtasun hartzera behartuta daude.

Sushiaren produkzioaren bi urte horietan, Isidro 1952ko lagileek lan egiten duten landarean bigarren handitzea egin behar izan dute.

Enpresak janari japoniarrean aditua den pertsona bat kontratatu dute, arrozaren errezeta hobetzeko eta prestakuntza japoniarrak duen itxura lortzeko.

Orain gauden momentura iristea ez da erraza izan. Fundatzailea hil zenean enpresari izena aldatu zioten, orain “Isidro 1952” deitzen da.
Krisi ekonomikoaren ondorioz, 2013an zuzendari talde batek enpresaren kontrola hartu zuen eta akziodun berriak ere sartu ziren.

Kudeatzaile berriek, enpresaren aldaketa hasi zuten berrikuntza eta teknologiaren bidez. Ikusi genuen, kontsumitzailearen eskaera aldatu egin zela, bizimodua eta demografiako ezaugarriak ere aldatu zirelako.
Jendeak orain plater azkarrak baina, osasuntsuak eta zaporedunak jan nahi ditu.

Bere fabrikan Cambre-n (A Coruña), urtean 5.000 arrain tona baina gehiago prozesatzen dituzte eta langileek, arrainak garbitu, ondoren eskuz edo makinen laguntzaz xerratu eta azkenik, ontziratu egiten dituzte.
Enpresa honetako instalazioak izugarrizko arraintegi bat bezala funtzionatzen du.

Produktu hauek, lantegira janaria eramaten duten langileentzat, gutxi zikindu nahi duten pertsonentzat, denbora gutxi dutenentzat, eta batez ere trebetasun faltagatik horrelako elikagaiak hautatzen ez dituzten pertsonentzat pentsatuta daude.

Enpresa honek 272 langile ditu, eta krisi ekonomikoaren ondorioz, salmenten bi heren galdu zituen eta hainbat zailtasun edukitzera ere iritsi ziren.
Orain, salmenta gehiago dituztenez, fakturazioa ere altuagoa da eta estrategia berrian dute konfiantza osoa. Enpresa honen produkzioa, herrialde askotako merkataritza-guneetara iritsi da (Hong Kong, Alemania, Italia eta Portugal). Eta orain, Estatu Batuetako merkatura iristea da helburua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.