2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

TXALEKO HORIAK " GILETS JAUNES"


TXALEKO HORIAK:


Gaur egun zerga igoerak direla eta, hainbat iskanbila sortu dira, eta ondorioz, kexak manifestazioak... gertatu dira, baina gaur egungo egoera okerrera dijoa eta orain hitzegingo dudan gaia nabarmena da:

Izan ere, Emmanuel Macronen Gobernuak erregaien zergak igotzea erabaki du, "trantsizio energetikoa" bultzatzeko. Horretarako, diesela 7,6 zentimo igotzea eta gasolina 3,9 igotzea erabaki du. Honek ez die batere grazia egin herritarrei eta honen aurka agertu dira iskanbila askorekin, baina Macronek ez du bere ideia aldatzeko intentziorik.

Ondorioz herritarrak batu egin dira eta "Txaleko horiak" izenez ezagutzen den mugimendua sare sozialen bidez sortu dute.
 Honen helburua kalera ateratzea eta herritarren eskubideen alde egitea da, baina gauzak okertzen joan dira, eta zerga igoera horrek astebukaera honetan sekulako iskanbilak sortu ditu.


BIDEOA:



Azken 10 urteetako liskarrik gogorrenak izan ziren asteburu honetakoa, hainbat komunikabideek esaten dutenez, Parisen bakarrik 133 lagun zauritu ziren atzo eta 412 pertsona atxilotu zituzten eta Frantzia osoan, 263 pertsona zauritu ziren (bost larri) eta 682 atxilotu zituzten.

Momentu hauetan egoera aztertzen ari dira, eta hainbat bilera egiten ari dira, egoera pixkanaka kontrolatzeko eta okerrera ez egiteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.