Denok ezagutzen dugu geurea dugun Erreala eta beraiek jolasten duten futbol zelaia, eraberritze lanetan murgildurik dagoela. Hemen ere, beste leku askotan bezala, ELAk salatu du prekarietatea nabari dela bai laginlegoengan bai eta ikuslegoarengan ere.
Lanak lehenbailehen egin edo amaitu nahi izanak arriskua dakar berarekin, bai langileengan istripuak sor daitezkeelako bai eta ondoren ikuslegoarengan ere, lanak behar bezala egin ez direlako eta istripuak gerta daitezkeelako. Honen aurrean, sindikatuek bere kezka azaldu dute 12 orrialdeko txosten batean, non salatzen den Errealak ahal duen gutxien ordaindu behar duela, eta beraz, sozioei kuota igoerak baita lekuz aldatzea ere eragin diela. Gastuei aurre egiteko, diru publikoa erabili dela eta salatu du ELAk. Haur eta gaztetxoei sozio egin daitezen, kuota baxuak ipini dituzte horrela jende asko apunta dedin.
Adibide sinple gisa, Oiartzungo enpresa batek bere konpromisoa betetzeko denborarik ez duela iragarri zuen, ondorioz, jai eta aste lan eginez ibili ziren lan baldintzarik onenak izan gabe. Hemen ikusten da argi eta garbi, prekarietate maila eta pertsonen bizia arriskuan jarri dela, bai langileena eta sozioena... Hala eta guztiz ere, 4.5 milioi ko zigorra ipini zaie enpresa batzuei eta zor hau ere ordaindu beharko da nola edo ahala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.