2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Gutxieneko soldataren igoera

Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldada 900 euroraino igotzeko Errege Dekretua onartuko du abenduaren 21ean, Bartzelonan egingo duten Ministroen Kontseiluan, Pedo Sanchezek Kongresuan jakitera eman duenez.

Lanbide arteko gutieneko soldata %22 igoko duela azaldu du Sanchezek, 1977tik izandako igoerarik handiena hain zuzen, Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, "herri aberats batek ezin ditu langile pobreak izan"

Ildo horretan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak ez du baztertzen lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 1.000 eurokoa izatea, Pedro Sanchezek udan agindu zuen bezala, eta sindikatuekin eta patronalarekin adostutakoaren arabera.

Podemosek soldata 1.000 eurokoa izatea nahi zuen eta gobernuak orde 850ekoa. Oraingo gutxieneko soldata 736 eurokoa da, beraz 164 euroko igoera adostu da azkenean. 

Plan hau onartuz gero, 2019ko urtarrilaren 1ean ezarriko da lege berri hau. Hala ere, ekonomistek diotenez, egoera berri honek galerak izan ditzazke. Hainbat lagunen lan postuak arriskuan gera daitezke soldataren igoera honekin. Arrisku handiena duten langileen artean, gazteak pertsona nagusiak langile berriak eta gutxi formatuta dauden langileak dira. 

Euskal Herrian langile gutxik kobratzen dute gutxieneko soldata, baina azken urteetan kopuru hori igo egin da. Beraz, gaur abenduak 21, igoera hau onartzen badute berri ona izango da langile askorentzat.
subida del salario minimo bilaketarekin bat datozen irudiak



Informazio-iturriak:
http://www.expansion.com/economia/2018/10/29/5bd6ad0ae5fdea5e6a8b45a8.html
https://www.argia.eus/albistea/gutxieneko-soldataren-inguruko-zenbait-apunte-teoriko-eta-politiko
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5921054/pentsiodunek-positibotzat-urritzat-jo-dute-900-euroko-gutxieneko-soldata/
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6055619/900-euroko-gutxieneko-soldata-onartuko-dute-2018ko-abenduaren-21ean/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.