2018(e)ko abenduaren 28(a), ostirala

Berriztatzeko, poltsikoa hustu beharra




 BERRIZTATZEKO, POLTSIKOA HUSTU BEHARRA


Biztanleek ordaintzen dituzten zergak dira Espainiako Gobernuarentzat diru sarrera iturri garrantzitsuenak. Gobernuak zerga horien bidez jasotakoa hainbat gauzatan gastatzen du, hiritarron bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Hortaz, ezin da ukatu zergak ezartzea beharrezkoa dela herrialde guztietan.

Zerga horien artean, batek, hidrokarburoen zergak, tirabira asko sortu ditu Frantzian, azken asteotan; izan ere, hidrokarburoen kontsumoari ezarritako tasa berriak Jaka Horien mugimendua eragin du. Eta horri esker, atzera egin du Frantziako Gobernuak, eta bertan behera utzi du tasaren ezarpena. 


Espainian, berriz, duela zazpi hilabete kargua utzi zuen Cristobal Montorok, Espainiako Ogasun ministro ohiak, hidrokarburoen tasa berri bat ezarri zuen autonomia erkidego batzuetan eta, EAE, Errioxa, Kantabria eta Gaztela eta Leon izan ezik; horren bidez lortutako kapitala osasun sailean inbertitu nahi zuten. Beraz, 2019ko urtarrilaren 1ean, hidrokarburoen prezioak 4,8 zentimoko igoera izango du, aipatutako tasa ezarrita ez dagoen erkidegoetan.

Ekimen hori aurrera eramateak alderdi positibo eta negatiboak izango ditu: positiboa, hidrokarburoen igoerak biztanleok bultzatuko gaitu energia berriztagarrien bidezko garraiobideak erabiltzera; negatiboa, prezioaren igoera. Dena dela, aitzakia bikaina da Gobernuarentzat, haien helburu bakarrari eusteko: diru sarrera kopuruak handitzea.



· Erabilitako informazio iturria:  https://www.berria.eus/paperekoa/1856/011/001/2018-12-26/urte_berrian_erregai_litroa_48_zentimo_garestituko_da_hego_euskal_herrian.htm








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.