2018(e)ko abenduaren 7(a), ostirala

MTV sarien eragin ekonomikoa






MTV EMA's sariak

Lehenik eta behin, MTV Europe Music Awards sariak, MTV EMA izenaz ere ezagunak, Europarako MTV telebista-kateak urtero ematen dituen sariak dira, musikaririk onenak saritzeko.
 
Aurten, 2018.urtean, MTV European Music Awards sariek 46,8 milioi euroko eragin ekonomikoa izan dute Bizkaian, ekitaldi hau urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean egindakoa da eta kanpotar asko erakarri ditu, honela eragin ekonomikoa handia izanez. 

Bi erakundeek elkarlanean egin duten 3 milioi euroko inbertsioa "babesten" dute. Hain zuzen ere, ekitaldia antolatzeko egin duten inbertsioa baino hamasei aldiz handiagoa izan dela horrek ekarri duen irabazia. Bestalde, MTV EMA sarien 25. edizioa hainbat arlotan mugarri izan dela adierazten da, eta, antolatzaileen arabera, inoizko ediziorik onena antolatu dela. 

Ahaldun nagusiak (Diputatu Generalak) bizkaitar guztiekin partekatu nahi izan du lorpena: "MTVren saririk onenak izan dira. Ohore handia da horrelako zerbait entzutea. Baina ohorea ez da nirea, Bizkaia osoarena baizik, guztiona, gizartearena, egitearen eta ondo egitearen erronkak gainditu ditugulako. Gainera, gozatzea eta gozaraztea lortu dugu. Datuek asko erakusten badute ere, nire ustez hitzek are balio handiagoa dute", ziurtatu du. 

Bilboko alkateak, bere aldetik, MTVk antolatu dituen ekitaldien garrantzia azpimarratu du, "beste behin ere, nazioarteko erakusleihoan jarri dugulako Bilbo; ekitaldiak erakartzeko, antolatzeko, parte-hartzaile egiteko eta munduari gure irudirik onena emateko daukagun gaitasuna erakutsiz". "Ekitaldi guztiak inolako gorabeherarik gabe gauzatu dira" azpimarratu du. Barakaldoko alkatea pozik agertu da tokiko enpresek ekitaldian izandako inplikazioarekin.

Beste aldetik, parte-hartzeari dagokioez, parte hartze handia egon da ekitaldian. Guztira 70.000 pertsonek gozatu dute, Bizkaia Music Week ekitaldiaren baitan, Barakaldon, Durangon eta Bilbon egin dituzten kontzertuez eta BECeko galaz.

Ekonomia alde batera utzita, ekitaldi honek artista internazionalak bildu zituen, esate baterako, Camila Cabello, David Guetta etab.  

informazio-iturria:
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6040782/mtv-sariak-2018-468-milioi-euroko-eragin-ekonomikoa-bizkaian/
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.